Barriak

(2017-12-23) Egubarri on 2017 eta Urtebarri on 2018!
 
Gabonetako postatxartelarako aurten Sabasen argazki bat aukeratu dogu. Berari argazkiak botetan gustaten jakon Barrikako egun erraldoi horreetariko bat. ZORIONAK!

Urtea amaitzeko egun batzuk falta dira eta urtebarria hasteko beste horrenbeste. Datorren urterako federatzeko datu-basea prestatzen gabiltza EHSFri bidaltzeko. Zuen datuetan aldaketarik baldin badaukazue jakinarazi eigizue ahalik eta lehen, mesedez. Urtarrileko aurreneko astean EHSFko kuota pasauko deutsuegu kontutik. 75 Euro EHSFko kuota. Taldeko kuotarik ez, federatu bakoitzeko 10 euro emango deuskuzulako EHSFk.

Norbaitek ordaintzeko arazorik baldin badauka ez botatzeko ordainketa atzera, mesedez, 4 Euro inguruko kostua dakarrelako eta bere gain arduratu beharko litzateke.

Garrantzitsua, seme-alabak daukagunontzako eta honeek aparretan hasita dagozala, komenigarria litzake federatuta egotea. Edozein istripuaren aurrean babestuta egoteko eta inolako ez-ustekorik ez jasotzeko. Eskatu fitxa ta bidaliko deutsuegu, edota federatu gabeko amarroztar bazkideak bazarie eta aurten federatu gura badozue bebai. Eta nola ez ba, "ofizialki" bazkidetu gabe zagozan amarroztarrok bere bazkidetzeko eska daikezue fitxa.
 
.  

Billabong nesken surf Zirkuituko lehenengo txapelketa Getarian
Azpi-18 eta Neskeen Surf Zirkuituak hasiko dira Getarian
5 izarretako WQS txapelketa Thursonen (Eskozia) kronika
Getarian Euskal Surf Zirkuitua hasiko da astegoien honetan apirilaren 29 eta 30ean
Biarritz Maider Arosteguy Surf Txapelketa KRONIKA ETA EMOITZAK
Tapian (Asturias-Espainia) Europako 2. WQS Surf Txapelketa EMOITZAK
Miarritz Maider Arosteguy Surf Txapelketa bihar apirilaren 15a gazteekaz hasiko da
Penitxe-n (Portugal) Europako 1. WQS Txapelketa EMOITZAK
Euskal Surf Zirkuitua 2006ko kartela
Emoitzak Euskal Bodyboard Zirkuitua ZUMAIAN

Barriak 151tik 160ra 164 osoa

Lehen Aurreko Hurrengo Azken