" Ondo etorria Barrika Surf Taldeko webgunera. BST kideon txokoa. Lokal baten faltan, alkartzeko leku baten faltan,
abiadan imini dogu txoko birtuala. Gitxienez gu danon artean urreratze haundiago bat egon daian. Apurka-apurka
edukiak sartuten joango gara eta ahalegin danak egingo doguz gure txoko honi freskotasuna emoteko eta mantenduteko.
Gure hondartzekaz eta uhinekaz (Barrika, Gorliz, Plentzia eta Lemoizkoetaz) zerikusia daukanataz eta euskal
surfataz bere informatuta egon gaitezen Barrika Surf Taldeko ikuspegi batetik.
ONDO PASAU ETA UHIN EDERRAK DANONTZAT !!!!!"