Surf eta Bodyboard-eko 1. mailako bloke espezifikoa hastear dago. Apirilaren 7an hain zuzen bere eta bagilaren (ekainaren) 30ean amaituko da. Guztira 85 ordu izango dira. Horren ostean 150 orduko zati praktiko bat egongo da surf eskoletan egin beharrekoa eta aurretik amankomuneko blokea gaindituta euki behar dozue. Hiru zati hauek egin eta gainditu ostean 1. mailako Surf edo Bodyboard Titulazioa bereganatuko da.
Batzuk amankomuneko blokea eginda daukazue, beste batzuek ez eta hurrengo datetan egiteko aukera daukazue:
lorailaren (maiatzaren) 5tetik bagilaren (ekainaren 24)ra - euskeraz
garagarrilaren (uztailaren) 3tik 17ra - gazteleraz
Izena emoteko sartu Euskal Kirol Eskolaren webgunean