Barriak

(2015-09-01) XXVIII. Barrika Surf Classic IV. Memoriala
 
Aupa amarroztarrok!

Bertan dekogu 2015eko Barrika Surf Classic Memoriala, bertoko XXVIII. surf txapelketa. IV. Memoriala. Tomy, Mikro eta Julito Copa Davisen oroimenez.

IRAILAREN 19an. Zapatuan.

Barriro be egun bakarrean egingo dogu, saribanaketan eta jarraian egongo dan kontzertuan danak edo behintzat ahalik eta jente gehien egoteko.

Goizeko 7:30-8:00tan puntual saiatuko gara hasten. Etenik bage. Jarraian, amaitu arte. Horregaitik SURFean kategoria bakarra egingo dogu: OPEN. Bertan neskak, gazteak (20 urte azpitik) eta aittitteak (40 urte gorakoak) sartuko dira batera, eta handik Open kategoriaz gain nesken, gazteen eta aittitten sailkapena urtengo da bere. OLAUNDI (longboard) eta BODYBOARD modalitateak bere eukiko doguz. Eta EXPRESSION SESSION lez Jupa Soler, Kike Panera, Edorta "Legend" Gironi, Ramontxu Bilbao, Iñigo Barbolla...eukiko doguz txanda berezi batean.

DOHABAKOA izango da. Parte hartzeko baldintza bakarra, Amarratzeko bazkide izatea eta federatuta egotea. Federatu bage dagozan bazkideak parte hartzeko egun baterako asegurua ordaindu beharko dozue (7 Euro dira). Zuen kontutik igaroko jatsuez.

IZENA EMOTEKO: BIDALI EMAILA ZUEN IZENAGAZ eta zein kategoriatan parte hartuko dozuen:

amarratz@amarratz.eu edo
amarratz@gmail.com


Izena-emoteko azken eguna IRAILAK 17, eguena.

Txapelketa amaitu bezain laster, danon artean, gauzak jaso eta NOHO GORLIZ-OHIKO OGIAra joango gara saribanaketarako. 20:30k aldera. Jateko zeozer eukiko dogu eta azken platera lez AMARRATZ ROCK STARS izango doguz gure bazkideengandik osatuta: Andrés Letamendia, Jupa Soler, Alfredo Zamora, Aletxu Gironi, Asier de Artaza eta bidetik animauten diran beste batzuk.

Baina luntxa amaitu eta kontzertua hasi aurretik ZOZKETA GOXOA BAKARRIK TXAPELKETAN PARTE HARTU DABENENTZAT (bereganatzeko bertan egon behar da, ezin deusku beste edonork saria jaso):

- 9'0 OLAUNDIA (LONGBOARD), Jupak jardunaldi berezi honetarako eginda.
- JUPA SHAPES SURF OHOLA NEURRIRA, Jupak egiteko.
- STYLING SURF OHOLA NEURRIRA, Kikek egiteko.
- Goreneko 4/3 RIP CURL NEOPRENO 2 NEURRIRA .
- KAIAN JATETXEAN BAZKARI-AFARIA (2 pertsonentzako)
- GORRONDONA JATETXEAN BAZKARI-AFARIA (2 pertsonentzako)
- EL PUERTO JATETXEAN BAZKARI-AFARIA (2 pertsonentzako)
- LIGHTHOUSE TABERNAN AFARIA (2 pertsonentzako)

ETA BESTE ZOZKETA BATZUK.

Eskertu udal bakotxa eskeini deuskuen babesagaitik. Eskerrik asko Barrika, Gorliz, Lemoiz eta Plentzia!

Eskertu bere:

Barrikatik GOLFO NORTE eta MILAGROS.

Gorlizetik VIVIENDAS CANADIENSES, XURRUT, NOHO TABERNA-OHIKO OGIA, LANBRO FRUTAK, LIGHTHOUSE eta GAUZAK DENDA.

Plentziatik KAIAN HOTEL RESTAURANTE, LA KANAL, EL PUERTO eta GORRONDONA JATETXEA.

Azkenik IPAR-HEGO THE BASQUE SURF COMPANY, 3SESENTA SURF ALDIZKARIA, BSF eta EHSF.

ARGAZKIAK: https://www.flickr.com/gp/134974065@N06/kU4FK7

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=PJtJWRjI1y4
 
.  

+
Barriak