Barriak

(2015-12-23) Zorionak eta Urtebarrion
 
Lehenengo eta behin zuzendaritzatik horra hor gabonetako postatxartela (ESKERRIK ASKO ASIER FERNÁNDEZ postatxartelagaitik).

Urtea amaitzeko egun batzuk falta dira eta urtebarria hasteko beste horrenbeste. Datorren urterako federatzeko datu-basea prestatzen gabiltza EHSFri bidaltzeko. Zuen datuetan aldaketarik baldin badaukazue jakinarazi eigizue ahalik eta lehen, mesedez. Urtarrileko aurreneko astean EHSFko kuota pasauko deutsuegu kontutik. 75 Euro EHSFko kuota. Taldeko kuotarik ez, federatu bakoitzeko 10 euro emango deuskuzulako EHSFk.

Norbaitek ordaintzeko arazorik baldin badauka ez botatzeko ordainketa atzera, mesedez, 4 Euro inguruko kostua dakarrelako eta bere gain arduratu beharko litzateke.

Garrantzitsua, seme-alabak daukagunontzako eta honeek aparretan hasita dagozala, komenigarria litzake federatuta egotea. Edozein istripuaren aurrean babestuta egoteko eta inolako ez-ustekorik ez jasotzeko. Ha dala eta federatzeko fitxa eransten deutsuegu, edota federatu gabeko amarroztar bazkidea bazarie eta aurten federatu gura badozue bebai. Eta nola ez ba, "ofizialki" bazkidetu gabe zagozan amarroztarrok bere bazkidetzeko bete daikezue fitxa.

Azkenik esan, 2016ko urtea hasi eta laster Zuzendaritza honen lau urteak agortu diralako hauteskunderako deialdia egingo dogula (arinago ez dogu deitu alde batetik 2015eko Barrikako Udaletxeko dirulaguntza eskatzear dagolako eta beste alde batetik 2016rako fitxen tramitazioa burututa itzi gura dogulako zuzendaritza barriari bi gauza honek eginda itziaz.
 
.  

+
Barriak