Barriak

(2016-08-18) Amarratz Surf Taldeko hauteskundeak: hautagai zerrenden aurkezpena
 
Agorrilaren 8an hautagai-zerrenden errekurtsoen epea agortu zan. Hautagai-zerrenda bakarra aurkeztu egin da eta horregaitik hauteskunde batzordeak aurkeztutako hautagai-zerrendeagaz zuzendaritza barria izendatu egin dau.

Hona hemen hautagai-zerrenda bakarrak aurkeztutakoa:

"Hautagai-zerrenda: Aritza Bizkarralegorra, Igor González eta Unai Ondarra. Lehendakari, lehendakari-orde eta idazkari lez urrenez urren.

2011. urtean taldea ez desagertuteko asmoagaz taldea hartzeko erabakia hartu genduan. Gure helburu nagusiak honako honeek izan ziran:

- Gure eremuko aparlariak (surflariak) federatuteko kontzientziatu.

- Gorliztar, plentziar, barrikoztar eta lemoiztar aparlarien taldearekiko nortasuna iratsartu.

- Gure eremua babestu gure lau udaletxeekaz harremana izaten. Instituzino publikoak gu entzun eta kontutan har gaitzaten.

- Bizkaiko Surf Federazinoko (BSF) eta Euskal Herriko Surf Federazioko (EHSF) batzarretan parte hartu gure interesak babestuteko eta bi federazino honeetan gure hondar-alea eskeinduteko.

Barrika Surf Classic txapelketa mantentzea, memorial batean bilakatuz, urteroko anai arteko bilera bat, euskarrietariko bat izan da. Nahiko pozik gauz lortutako emoitzagaz. Bai partehartze kopuruagaitik, baita ekitaldi hontan parte hartu daben bolondresengandik.

Datorren legealdirako gure egitasmoa bardintsu mantenduko da. Gustauko litzaiguke guri lekukoa garantiaz hartuko euskun hautagai bat aurkeztea. Kasu hontan gu alde batera egingo geunke, hautagai zerrenda barriari bidea zabalik utziz. Horrela ez bada, baldin ta ez bada beste inor aurkezten beste legealdi bat mantenduko ginake orain arte eindakoa hobetzen ahaleginduz. Helburua daukagun ilusinoa eta gogoa lekukoa hartuko deuskuen amarroztarroi kutsatzea.

Egindako ibilbide hontan gu gura baino gitxiago aurrera egin dogun arloa arrobiaren, gazteen, taldearekiko nortasun kontzientziazinoa izan da. Bere egunean (2003tik 2007ra) gure taldeko surf eskola propioa euki genduan, harrobia sortuteko (ez egoalako inolako surf arrobirik), taldearekiko nortasun ha iratsartuteko. 2011ean ordea harrobi garrantzitsu bategaz aurkitu egin gara, baina harrobi honi taldearekiko nortasun falta antzeman izan dogu. Horregaitik gure taldeko surf eskola propio barriro sortu beharrean, egin genduan apostua gure eremuko surf eskolekaz harremanetan ipintea izan da, taldearekiko nortasunaren iratsarrera honetan parte hartuteko. Zeozer aurrera egin dogu baina ez gu gura genduan horrenbeste. Beraz, datorren legealdian erronka honegaz jarraitu gura dogu biharrean. Honegaz lotuta, gure eremuko surf eskolen erregulazinoa bultzatu gura dogu. Baita beste ur-ekintzen erregulazinoa bere.

Plentziako itsasadarraren dragaketa bertan dago bere. Gure asmoa dragaketaren egitasmoa aurrera baldin badoa, egitasmo horri Plentziako barrako itxosua hobetuko dauan egitasmoa gaineratzea. Draga eta itxosuaren hobekuntza batera joatea. Honetarako oso garrantzitsua iruditzen jaku lau herri hontako aparlariak (surflariak) alkartuta eta bazkidetuta egotea, ahalik eta indar gehiago eukiteko. Gaur egun 140 bazkide gara (130 federatu). Zenbaki garrantzitsua baina askoz be gehiago izan geinkez.

Ingurugiroaren gaia, itsas-zaborraren kontzientziazinoagaz, bada biharrean jarraitu gura dogun zeozer.

Baina, egitasmo guzti honeek aurrera eroateko pertsonak behar dira. Ezin da taldeko erantzukizun osoa hiru bazkideetan soilik uztea. Zuzendaritzari soilik utziz. Taldea bazkide danak osatzen dogu eta ziur gagoz gutako bakoitzak apurtxu bat egin ezkero, gitxi guzti horreek batuz pilo bat gehituko geunkela.

40 minutu besterik ez jataz lotuten hautagai-zerrenda bidaltzeko eta ez dekot egitasmoa gehiago sakonduteko astirik.

Gu errepikatu behar baldin badogu: Igor González Tarifa (lehendakari-ordea lez), Unai Ondarra (idazkari lez) eta Aritza Bizkarralegorra (lehendakari lez), aurki deituko geunken Batzar Nagusian egitasmoa sakonduago aurkeztuko geunke.

Gorliz, 2016ko agorrilaren 2an.

Aritz Bizkarralegorra"
 
.  

+
Barriak