Barriak

2016-06-20 Surferako Eskola Lizentzia
 
Surferako ESKOLA LIZENTZIA honi buruz esan, taldetik segurtasun kontuari garrantzi haundia emoten deutsogula.

Federatzearen garrantziaz behin eta barriro azaldu dogu eta jarraituko dogu azaltzen uste baitogu oso garrantzitsua dala edozein istripuren aurrean ondo eztalduta egotea.

Oraingo honetan, eskola lizentzia mahaiganeratu gura deutsuegu. Lizentzia hau, eskola kiroleko lizentzia da. 9-16 urte bitartekoentzat.

Lizentzia hau beharrezkoa da eskola kiroleko Ikastxiki Zirkuituan parte hartzeko. Horretaz gain, lizentzia honen bitartez gure seme-alabak eztalduta egongo dira ohiko uretaratzetan bere. Adibide bezala, aparretan (surfean) haginetako istripu batean 2.000 Eurotako babesa leukiez. Baina Bizkaian bakarrik. Beraz, 9 eta 14 urte bitartean daukaguzan gurasoak errekomendagarria litzake lizentzia hau bereganatzea.

DOHABAKOA da eta Amarratz Surf Taldeak tramitauko deutsue.

EHSF-BSFko federatze-lizentzia osotuago da eta ume-gazteak azken lizentzia honegaz babestua egotea aholkatuko deutsuegu batez bere aseguru pribaturik ez dozunoi. Baina eskola lizentzia komenigarria da bere.

Honetarako amarratz surf taldeko bazkide orria bete beharko dozue (baldin eta ez badaukogu) eta karnet-argazki bat, umearen errolda ziurtagiria eta gurasoen eskola kirola diploma (automatikoki helduko jaku "ikastaroan" taldeko helbide elektroniko jartzerakoan. Bost minututan online ateratzen da diploma. Eskola Kirola zer dan irakurri besterik ez da eta galdetegi bat erantzun:

http://www.bizkaia.eus/kultura/kirolak/heziketa/index.asp?tem_codigo=6665&idioma=EU&dpto_biz=4&codpath_biz=4|291|2073|2077|2944|6665)
 
.  

+
Barriak