Barriak

(2015-06-11) Itsas-zabor jasoketa Barrikako hondartzan
 
Bagilaren 20an, zapatuan goizeko 11:00tan aparkalekuan, ospatuko dogun "Barrikako II. Itsasekimenera" ezin dozue huts egin. Danok gure dogulako hondartza garbi eukitea eta itsasoa plastikorik bage izatea.

Gure helburu nagusia batez bere gaztetxuenak kontzientziatutea dalako, eguraldi ederra behar dogu. Ekintza eguneko aurreko eguenerako jakingo dogu eguraldia lagun izango dogun ala ez, eta ekintza baieztatuko deutsuegu. Euria baletor beste egun baterako itziko geunke. Beraz, aitatxuak eta amatxuak joan zaiteze zuen umetxuak ekintza honetarako prestauten.

Ekintza 11:00tatik 14:00ra izango da. Jasoketarako behar dan tresneria eta argipenak aparkalekuan bertan emongo deutsueguz. Oinetako egokiak ekarri. Treking modukoak, orkatilak babestuta izateko eta segurtasun haundiagogaz hatxetatik ibilteko. Eta ez ahaztu eguzkirako kremea!

PASADAN URTEKO BIDEOA MOTORRA PIZTEN HASTEKO: Vimeo: https://vimeo.com/98824998
 
.  

+
Barriak