Barriak

(2015-06-25) Itsas-zabor jasoketa Barrikako hondartzan
 
Igaro dan bagilaren 22an, zapatua, Amarratz Surf Taldearen bitartez Barrikako Jaiekaz batera Surfrider Foundationeko Itsas Ekimen bat antolatu zan: Itsas-zaborren jasoketa gazteak batez bere kontzientziatu gurean.

Partehartze eskasa. 13 bolondres besterik ez. Aurreko urtean 45 izan gintzezan. 13 horietatik 4 ume bakarrik, gure helburua batez bere txikitxuak kontzientziatzean datza eta ez horrenbeste garbiketan murgiltzea. Honen zergaitia hausnartu beharko dogu ea jardunaldia jakinarazteko modua egokia izan dan edota data desegokia izan dan.

Bi aste arinago Lurgaia Fundazinoak Barrikako hondartzako mendebalde aldea garbitu eban. Ha dala eta gitxien erabiltzen dan hondartza aldean, ekialdean, murgildu gintzezan garbitzen. Itsasaldi lerroak itsas-zabor zamaketa nabaria erakutsi euskun.

100 litrozko 18 boltsa inguru batu genduzan eta zabor-boltsa gitxien erabiltzearren aurkitutako kutxak erabili genduzan itsas-zaborra jasotzeko. Guztira 2,5 m3 hondakin jaso genduzan.

Zaborraren zati nagusiena plastikoa zan. Jasotako %90 gitxi gora-behera. Baita bere auto-gurpil bat jaso genduan eta poliespan eta soka mota desbardin ugari.

Plastiko hondakinen gehiengoa 10 eta 50 zentimetro bitarteko zatiak ziran eta zaila zan jakitea zer funtzio bete daben iraganean. Gainera, plastiko-kutxa mordoa aurkitu genduan. 25 kutxa inguru jaso genduzan.

Baita bere egur pilaketa haundia aurkitu genduan. Bai tratauzko egurra zein tratau bakoa, baina lehentasunik ez geuntsan emon eta horregaitik ez genduan egurrik jaso. Behin hondakinak jasota Barrikako eskilaretako bekaldean pilatu genduzan, hondartzatik gora jojan jentea zaborra goikaldera eroango eben itxaropeneagaz. Arrakasta haundia euki eban honek eta hemendik eskertu gura geunke ezer esan bage boltsak, kutxak, sokak etabar igo eben danoi. Nolabait beren harri-koskorra emon eben: ESKERRIK ASKO! DATORREN URTEAN ZUEN ZAIN EGONGO GARA.

Ekintzean partehartze txikia egon izan arren, egindako garbiketan lan itxurosoa egin zan. Baina gazteen kontzientziazio atalean makal jardun gintzezan, 4 ume besterik ez ebelako parte-hartu.

Azken aldian Barrikako hondartzan ikus daikegun kuriositate bat azpimarratu gura dogu: Gure artean eta aparlari ez diran beste erabiltzaile batzuen artean modu bolondresean uretatik urtetean edota hondartzatik joatean plastiko hondakin batzuekaz alde egiten dogula, eskilaretako goiko zakarrontzian zaborra itziaz.

Hondartzara edota mendira joaten garen bakoitzean 3-4 hondakin plastikoak jasotzera bultzau gura dogu. Ez da gehiagorik behar. Minutu bakan bat suposatuko deusku, eta gu danok ekintza hau burutu ezkero itsas-zaborrak eragiten dauan arazoa txikituko genduan.

 
.  

+
Barriak