Barriak

(2015-08-25) Amarratz Surf Taldeko Ohiko Batzar Orokorraren Batzar-agiria
 
AMARRATZ SURF TALDEKO OHIKO BATZAR OROKORRA

LEKUA: SERTUTXENA (TERESIANO) GORLIZ
DATA: 2015ko AGORRILAK 20
ORDUA: 18:30 lehen deialdia, 18:45 bigarren deialdia

EGONDAKOAK:

IGOR GONZÁLEZ
AITOR ESGUEVA
UNAI ONDARRA
ARITZA BIZKARRALEGORRA

2014KO BALANTZEA eta 2015ko AURREKONTUA: KLIKATU HEMEN

GAI-ZERRENDA:

1.- Batzorde orokorraren azken bileran jasotako agiriaren berronespena.

2.- 2014ko kontu eta balantze ekonomikoaren onarpena.

3.- 2015ko aurrekontuen onarpena.

4.- 2015ko taldeko jardueren onarpena (txapelketa, itsas-ekimenak, web-a, video-emonaldiak, etabar).

5.- Txapelketa prestatu, ideiak etabar.

6.- 2015rako aurrikusi dan kuotaren berronespena eta 2016rako kuotaren onarpena.

7.- Galderak eta bestelakoak.

Batzarra arrastiko 18:45tan hasi da.

1.- Azken batzarreko agiria baieztatu egin da.

2.- Aritzak 2014ko balantze ekonomikoa azaldu egin dau. 13.985,06 Eurotako aurrekontua eukan eta aurkeztu dan balantzea 15.289,48 Eurotako diru-sarrera eta 11.580,32 Eurotako gastua. Guztira, 3.709,16 Eurotako superhabita. Honen zergaitia jantzia egiteko erabili gura ziran 2.000 Euro ez dirala erabili. Beste alde batetik, laguntzaileengandik 325,00 Euro gehiago lortu dira. Itsas-ekimenean aurreikusitako baino gitxiago gastau da eta bideo-emonaldian beste horrenbeste. Ganera, udaletxeak 310,00 Eurotako beste dirulaguntzinoa emon deusku.

2014ko balantzea aho batez baieztatu egin da.

3.- Aritzak 2015ko aurrekontua aurkeztu dau. Guztira 14.134,16 Eurotakoa. 6.500 Euro inguru EHSF-BSF lizentziak ordaintzeko izango dira. Barrika Surf Classic Memorialea 5.300 Euro arte haunditu dogu diru kopurua. Epaileak erabiltzeko eta sarietarako.

2015ko aurrekontua aho batez baieztatu egin da.

4.- Aritzak proposatu egin dau azken urtean aurrera eroandako ekintza berberak egiten jarraitzea: Barrika Surf Classic Memoriala, bideo-emonaldia, itsas-ekimenak, weba eta Herri Krosa.

Aritzak jarraitzen dau taldeko arrobia baltz ikusten eta azaldu egin dau, arazo honi aurre egiteko egoan erronka bertoko lau surf eskolekaz harremanetan ipiniaz bertan behera lotu dala eskolek erakutsi daben interes falta dala medio. Beraz, gai hau "stand-by"-ean lotu egin da.

Aritzak proposatu egin dau webguneko bideo eta argazkien aretoa hobetzea. Erakargarriagoa egiteko.

2015eko jarduerak aho batez baieztatu egin dira.

5.- Hiru data aurkeztu dira Barrika Surf Classic Memorialerako: irailaren 19a, urriaren 10a eta 17a.

Hasiera batean elastikoaren diseinua eta kartela Pulgi taldekideak egingo eban baina azken unean atzera egin da. Denbora falta dala ta Unaiek diseinatzaile bat kontratatzea proposatu eban eta horrela egin da. Elastikoaren diseinua amaituta dago eta kartela amaitzera dago.

Aritzak azaldu egin dau, hika mika txiki bat suertatu dala elastikoaren diseinuan. Sabasek aholkatu egin deusku elastikoan "Memorial" kentzea dakarren negatibotasunagaitik, baina azkenean batzarrak erabaki egin dau Memoriala mantentzea Tomy, Mikro ta Julitoren omenez. Horrela ez dogu hiltzen jakuzan pertsona bakoitzaren izenak gaineratu behar. Barrika Surf Classic hemendik aurrera Barrika Surf Classic Memorialean bilakatu egingo da danon omenez.

Unai arduratu egingo da Golfo Norte eta Milagrosegaitik eta Aritza Lighthouse-Gauzak, Kaian eta Xurrutetaz. Beste laguntzaileak aurretik baieztatuta dagoz.

Aritzak zozketarako hirugarren ohol bat gomendatu egin dau: Styling bat neurrira eta baita bigarren Rip Curl neopreno bat.

Epaileen gaia koordinatzen falta da.

6.- 2015rako 10 Eurotako kuota baieztatu egin dira. 2016rako EHSFko kuoata taldeen bitartez federatuta daudenok 10 Eurotako igoera izango dabe, baina aldi berean 10 Euro itzuliko dauz EHSFk taldeei bazkide-federatu bakoitzeko. Horregaitik, Aritzak proposatu egin dau 2016rako amarroztar federatuek urteko kuotarik ez eukitea, EHSFgandik 10 Euro jasoko doguzalako taldearen bitartez federatu dan bakoitzarengandik.

Aritzak azaldu egin dau nola EHSFko Batzar Nagusian ez ebala bat egin EHSFko proposamenagaz. Gitxienez 15 Eurotako itzulera eskatu eban Aritzak baldintza batzuekaz, baina Aritzaren proposamena ez eban aurrera egin. Halandabe, EHSFko gerenteak adierazi eban 2017rako kuota berrikusiko zala eta 15 Euro itzultzeko posibilitatea egon daitekela.

10 Eurotako aurtengo kuota baieztatu egin da eta baita bere 2016rako bazkide-federatuei kuotarik ez ordaintzea.

7.- Aitor Esguevak adierazi gura izan dau bere ardura azken aldian Barrikan bizi garen giro txarra dala eta. Ez bakarrik kanpokoen artean baizik eta gure artean. Beste batzarkideok baieztatu egin dabe egoera latz ha, baina argi daukate konpontzeko gaia zaila dala.

Batzarra arrastiko 20:00tan amaitu egin da.
 
.  

+
Barriak