Barriak

(2016-08-22) Amarratz Surf Taldeko Ohiko Batzar orokorrerako deialdia
 
Amarroztar agurgarriok!

Honen bitartez, hurrengo deialdira deitzen zaituztegu:

- AMARRATZ Surf Taldeko Ohiko Batzar orokorrerako bilerara.

Gorlizen izango da, XURRUT tabernan (Itsasbide kalea 21).

2016ko AGORRILAREN 30ean, martitzen.

Iluntzeko 19:30tan (lehenengo deialdia) eta 20:00tan (bigarren deialdia).

Gai nahikotxu dauz, beraz, bertan afalduteko pizza batzuk aterako doguz.

- GAIAK:

1.- Azken bileran jasotako agiriaren berronespena.
2.- 2015ko kontu eta balantze ekonomikoaren onarpena.
3.- 2016ko aurrekontuen onarpena.
4.- 2016ko taldeko jardueren onarpena (txapelketea, itsas-ekimenak, weba, bideo emonaldia, taldeen arteko EHSF txapelketa, etabar).
5.- BARRIKA SURF CLASSIC MEMORIALA PRESTATU.
6.- SABAS-I OROIGARRIA.
7.- AMARRATZ SURF TALDEKO FILOSOFIA (nortzuk gara, nor bazkidetu daiteke, nork parte har daike Barrika Surf Classic-ean, etabar).
8.- BARRIKAKO APARKALEKUA (dutxak, furgonetak, autokarabanak, kanping-dendak, parking ordainketa, piboteak, etabar).
9.- Gure eremuko SURF ESKOLEN ERREGULAZINOA.
10.- EHSF-ren argitasun eta kolaborazino falta.
11.- 2016ko kuota berronespena eta 2017rako kuotaren onarpena.
12.- Galderak eta bestelakoak.
 
.  

+
Barriak