Barriak

(2016-09-26) XXIX. Barrika Surf Classic V. Memoriala
 
Berton dekogu 2016ko Barrika Surf Classic Memoriala, bertoko XXIX. Surf txapelketa. V. Memoriala. Tomy, Mikro, Julito Copa Davis eta Sabasen oroimenez eta baita beste arrazoi dirala ta egun berezi hontan partehartu gura baina ezin daben horreen oroimenez. Aurten beste inori protagonismoa kendu barik Sabas gure laguna nabarmendu gura dogu eta horrela isladatu dogu bai kartelean bai aurtengo elastikoetan.

URRIAren 8an. Zapatua.

Barriro be egun bakarrean egingo dogu, saribanaketan eta jarraian egongo dan kontzertuan danak edo behintzat ahalik eta jente gehien egoteko.

Goizeko 8:00-8:30tan puntual saiatuko gara hasten (goizeko 9:30tan da itsasgora). Etenik bage. Jarraian, amaitu arte. Horregaitik SURFean kategoria bakarra egingo dogu: OPEN. Bertan neskak, gazteak (20 urte azpitik) eta aittitteak (40 urte gorakoak) sartuko dira batera, eta handik Open kategoriaz gain nesken, gazteen eta aittitten sailkapena urtengo da bere. OLAUNDI (longboard) eta BODYBOARD modalitateak bere eukiko doguz. Eta EXPRESSION SESSION lez Jupa Soler, Kike Panera, Edorta "Legend" Gironi, Mikel Jauregi, Ramontxu Bilbao, Iñigo Barbolla...eukiko doguz txanda berezi batean.

DOHABAKOA izango da. Parte hartzeko baldintzak, Amarratzeko bazkide izatea (gitxienez urte bateko antzinekotasuneagaz) eta federatuta egotea. Momentuz ez dogu lortu eguneko eztaldurarik, EHSF-k aurten ez dau eskeinduten. Beraz, federatu bage dagozan bazkideak partehartuteko federatu beharko dira.

IZENA EMOTEKO: BIDALI EMAILA ZUEN IZENAGAZ eta zein kategoriatan parte hartuko dozuen:

amarratz@gmail.com

Izena-emoteko azken eguna URRIAK 6, eguena.

Txapelketa amaitu bezain laster, danon artean, gauzak jaso eta XURRUT TABERNARA (Gorliz)ra joango gara saribanaketarako. 20:00k aldera. Jateko pizza goxoak eukiko doguz eta azken platera lez AMARRATZ ROCK STARS izango doguz gure bazkideengandik osatuta: Andrés Letamendia, Jupa Soler, Alfredo Zamora, Aletxu Gironi, Asier de Artaza, Juan Uribe, Willy P. Larrauri, Borja San Emeterio eta bidetik animauten diran beste batzuk.

Baina luntxa amaitu eta kontzertua hasi aurretik ZOZKETA GOXOA BAKARRIK TXAPELKETAN PARTE HARTU DABENENTZAT (bereganatzeko bertan egon behar da, ezin deusku beste edonork saria jaso):

- CANARIAR UHARTEETARA BIDAIA
- 9'0 OLAUNDIA (LONGBOARD), Jupak jardunaldi berezi honetarako eginda.
- JUPA SHAPES SURF OHOLA NEURRIRA, Jupak egiteko.
- STYLING SURF OHOLA NEURRIRA, Kikek egiteko.
- Goreneko 4/3 RIP CURL NEOPRENOA NEURRIRA .
- KAIAN JATETXEAN BAZKARI-AFARIA (2 pertsonentzako)
- EL PUERTO JATETXEAN BAZKARI-AFARIA (2 pertsonentzako)
- LIGHTHOUSE TABERNAN AFARIA (2 pertsonentzako)
- BIBI TXOKOAAN BAZKARAI-AFARIA (2 pertsonentzako)
- 3SESENTA ALDIZKARIAREN URTE OSOKO HARPIDETZA
- IPARHEGO arropa

ETA BESTE ZOZKETA BATZUK.

ZOZKETA BEREZI BAT NAHIZ ETA TXAPELKETAN PARTEHARTU EZ SARIBANAKETAN DAGOZAN BAZKIDEENTZAKO BERE

Eskertu udal bakotxa eskeini deuskuen babesagaitik. Eskerrik asko Barrika, Gorliz, Lemoiz eta Plentzia!

Eskertu bere:

Barrikatik GOLFO NORTE eta MILAGROS.

Gorlizetik VIVIENDAS CANADIENSES, XURRUT, NOHO TABERNA-OHIKO OGIA, LANBRO FRUTAK, LIGHTHOUSE, GAUZAK DENDA eta ARAI ASEGURUAK.

Plentziatik KAIAN HOTEL RESTAURANTE, LA KANAL, EL PUERTO eta BIBI TXOKOA.

Azkenik IPAR-HEGO THE BASQUE SURF COMPANY, SOPELAKO PROSURF SALTOKIA, 3SESENTA SURF ALDIZKARIA, BSF eta EHSF.

 
.  

+
Barriak