Barriak

(2017-05-25) Amarratz Surf Taldeko Ohiko Batzar orokorrerako deialdia
 
Amarroztar agurgarriok!

Honen bitartez, hurrengo deialdira deitzen zaituztegu:

- AMARRATZ Surf Taldeko Ohiko Batzar orokorrerako bilerara.

Gorlizen izango da, XURRUT tabernan (Itsasbide kalea 21).

2017ko BAGILAREN (EKAINAREN) 8an, eguen.

Iluntzeko 20:00tan (lehenengo deialdia) eta 20:30tan (bigarren deialdia).

Bertan afalduteko pizza batzuk aterako doguz.

- GAIAK:

1.- Azken bileran jasotako agiriaren berronespena.
2.- 2016ko kontu eta balantze ekonomikoaren onarpena.
3.- 2017ko aurrekontuen onarpena.
4.- 2017ko taldeko jardueren onarpena (txapelketea, itsas-ekimenak, weba, bideo emonaldia, taldeen arteko EHSF txapelketa, etabar).
5.- BARRIKA SURF CLASSIC MEMORIALA PRESTATU.
6.- BARRIKAKO APARKALEKUA (dutxak, furgonetak, autokarabanak, kanping-dendak, parking ordainketa, piboteak, etabar).
7.- ITSAS-EKIMENA ITSAS-ZABOR JASOKETA.
8.- 2017ko kuota berronespena eta 2018rako kuotaren onarpena.
9.- Galderak eta bestelakoak.
 
.  

+
Barriak