Barriak

(2017-09-19) XXX. Barrika Surf Classic VI. Memoriala
 
Berton dekogu 2017ko Barrika Surf Classic Memoriala, bertoko XXX. Surf txapelketa. VI. Memoriala. Tomy, Mikro, Julito Copa Davis eta Sabasen oroimenez eta baita beste arrazoi dirala ta egun berezi hontan partehartu gura baina ezin daben horreen oroimenez. Aurten danok maila berean gara protagonistak. Kartela eta elastikoaren diseinuan Mario Gazteluk, amarroztarrok Barrikara aparretan goazenean buruan daukagun lehen irudia isladatu gura izan dau: eskilarak, uhinak eta "marrazo hegal hatxa".

IRAILAren 30ean. Zapatua lehen saiakeran. Itsaso iragarpena haundiegi dalako eta eguraldi euritsua datorrelako URRIAREN 14EAN SAIATUKO GARA egiten.

Barriro be egun bakarrean egingo dogu, saribanaketan eta jarraian egongo dan kontzertuan danak edo behintzat ahalik eta jente gehien egoteko.

Goizeko 8:00-8:30tan puntual saiatuko gara hasten (goizeko 7:00tan da itsasbehera). Etenik bage. Jarraian, amaitu arte. Horregaitik SURFean kategoria bakarra egingo dogu: OPEN. Bertan neskak, gazteak (20 urte azpitik) eta aittitteak (50 urte gorakoak) sartuko dira batera, eta handik Open kategoriaz gain nesken, gazteen eta aittitten sailkapena urtengo da bere. OLAUNDI (longboard) eta BODYBOARD modalitateak bere eukiko doguz. Eta EXPRESSION SESSION lez Edorta "Legend" Gironi, Jupa Soler, Kike Panera, Mikel Jauregi, Ramontxu Bilbao, Asier De Artaza,...eukiko doguz txanda berezi batean.

DOHABAKOA izango da. Parte hartzeko baldintzak, Amarratzeko bazkide izatea (gitxienez urte bateko antzinekotasuneagaz) eta federatuta egotea. Ez dogu lortu eguneko eztaldurarik, EHSF-k aurten bere ez ez dau eskeinduten. Beraz, federatu bage dagozan bazkideak partehartuteko federatu beharko dira.

IZENA EMOTEKO: BIDALI EMAILA ZUEN IZENAGAZ eta zein kategoriatan parte hartuko dozuen:

amarratz@gmail.com

Izena-emoteko azken eguna URRIAK 12, eguena.

Txapelketa amaitu bezain laster, danon artean, gauzak jaso eta EL PUERTO JATETXERA (Plentzia)ra joango gara saribanaketarako. 20:00k aldera. Jateko luntxa aterako dogu eta azken platera lez AMARRATZ ROCK STARS izango doguz gure bazkideengandik osatuta: Andrés Letamendia, Alfredo Zamora, Asier de Artaza, Borja San Emeterio eta Jupa Soler. "From Hell to Barrika" lana eskeiniko deuskue.

Saribanaketa, luntxa eta kontzertuaren ostean ZOZKETA GOXOA BAKARRIK TXAPELKETAN PARTE HARTU DABENENTZAT (bereganatzeko bertan egon behar da, ezin deusku beste edonork saria jaso):

- 9'0 OLAUNDIA (LONGBOARD), Jupak jardunaldi berezi honetarako eginda.
- Goreneko 4/3 QUIKSILVER NEOPRENOA NEURRIRA .
- KAIAN JATETXEAN BAZKARI-AFARIA (2 pertsonentzako)
- MILAGROS JATETXEAN BAZKARI-AFARIA (2 pertsonentzako)
- LIGHTHOUSE TABERNAN AFARIA (4 pertsonentzako)
- JUBI GORLIZ JATETXEA BAZKARI-AFARIA (4 pertsonentzako) - BIBI TXOKOAAN BAZKARAI-AFARIA (2 pertsonentzako)
- 3SESENTA ALDIZKARIAREN URTE OSOKO HARPIDETZA

ETA BESTE ZOZKETA BATZUK.

ZOZKETA BEREZI BAT NAHIZ ETA TXAPELKETAN PARTEHARTU EZ SARIBANAKETAN DAGOZAN BAZKIDEENTZAKO BERE

Eskertu udal bakotxa eskeini deuskuen babesagaitik. Eskerrik asko Barrika, Gorliz, Lemoiz eta Plentzia!

Eskertu bere:

Barrikatik GOLFO NORTE eta MILAGROS.

Gorlizetik VIVIENDAS CANADIENSES, XURRUT, NOHO TABERNA-OHIKO OGIA, OLALDE, LIGHTHOUSE, JUBI JATETXEA, GAUZAK DENDA eta ARAI ASEGURUAK.

Plentziatik KAIAN HOTEL RESTAURANTE, LA KANAL, EL PUERTO, BIBI TXOKOA eta PLENTZIA TELEBISTA.

Azkenik, SOPELAKO PROSURF SALTOKIA, 3SESENTA SURF ALDIZKARIA eta BSF.

 
.  

+
Barriak