(2007-10-23) 2007 EUSKADIKO TALDEEN ARTEKO TXAPELKETAREN KRONIKA
Pasa den astegoiena, urriko 20-21, Sopelako Atxabiribil hondartzan (Peña txuri), aurtengo taldeen arteko txapelketa ospatu zen.
Aurtengoa, azken urterik jendetsuenetariko bat izan da, gitxienez prataidetzaren aldetik. Euskadiko hamar talde hartu zituzten parte eta laguntasuna, giro ona eta elkartasuna izan da nagusi hondartza sopeloztarrean.

Alde horretatik dena primeran, bakarrik utz egin zituztenak uhinak izan ziren. Oso justu zegoen, ia ezinezkoa manga batzuetan, baina egoera gustizetan jakin behar da surfeatzen eta holan demostratu zuten surflariek.
Beste gauza da BSTko bazkideen parte-hartzea. Argi dago bakotzak bere ikuspegia duela eta bizitzan garrantsi gehio ematen diola gauza batzuei besteei baino, eta hau oso argi geratu zen txapelketean zehar, batez ere talde bakoitzaren argazkia atera genuenean...
Guk onartzen eta errespetatzen dugu bakoitzaren iritsia eta portaera baina ere galdetzen diogu geure buruari zertarako ari garen horrelako gauzak eiten. Agian txarto eiten dugu edo taldeari ematen diogu enfoke dezberdina. Erreflexino haundi bat egin beharko genuke ikusteko baskideek ze gura duten edo ze espero duten taldearengan. Gehieneko iritsia da inportantena...
Txapelketari buruz goraipatu gure tadekideek erakutsi zuten nibel altua, Vanessa Bustillo, Alex Gironi, Ander Mendiguren eta Body Openeko “tag-team”ekoak (Iosu Gurtubai, Asier Uria, Ricardo Jauregi eta Willy Arejula) lortu zuten bigarren postua bere mailetan, eta batez ere Alex Gironik eindako papera Body Openeko finalerdian uretan sartu zenean Willyren ordez. Eskerrik asko beste partaide gustiei ere, Igor Gonzalez, Gorka Laraudogoitia, eta Asier Bilbao.
Amaitzerakoan ta maila guztietan hartutako puntuekaz LAUGARREN POSTUA eskuratzea lortu genuen.
Sailkapena:
|
1. Getxo |
|
2. Peña Txuri |
3. Zarautz |
4. Barrika Surf Taldea |
5. Bakio |
|