I. MIKRO&TOMY MEMORIALA
XXV. BARRIKA SURF CLASSIC
Urriaren 6a, zapatua goizeko 8:00k
Lurreko haizeagaz eta metro erdiko itxosuekaz hasi jaku eguna. Partehartzaileen zerrenda baieztatu ostean eta txandak antolatu ostean txapelketeagaz hasi gara. Oholaundiagaz (longboard) emon deutsogu hasiera itsasaldia goratuegi egoanez ez ebalako %100ean ondo apurtzen eta olaundiarentzat (longboard) baldintza hobeagoak ziran. Aurreneko errondan edo itzulian 9 partaide jardun dira 3 txandetan banandurik.
 |
Oier |
Eguerdiko 12tan, itxosua hobeto lehertzen aritu diranean, hasiera emon deutsogu Open Surf modalitateari. Guztira 26 partaide zortzi txandetan banandurik. Sei txanda 3 lehiakideekaz eta txanda bi 4 lehiakideekaz. 13:30tan iparmendebaldeko haizea gogortsu sartu jaku, ordura arte euki dogun parebako baldintzak zapuztuz. Eskerrak, 40 minutu besterik ez dauala haize aldaketa honek iraundu. Berehala baretu jaku haizea.
18:00k inguru azken zortzirenak eta azken laurdenak amaitu doguz. Open eta Oholaundiko finalerdiak eta azkenak domekeareko uztea erabaki dogu.
 |
Asier |
 |
Gorki |
Urriaren 7a, domekea goizeko 10:00
Lainotsu argitu jaku eguna. Ha bai, hotz-bero goxoagaz. Itxosuak hobeago egon dira baina frekuentzia txikiagoagaz atzogaz alderatuta. Zapatuan lez, goizeko 11:00tan Oholaundiko finalerdiei eta azkenari hasiera emon deutsogu, honako emoitzagaz:
Txapeldun: Pedro "Pedrito" Nicolás
Txapeldun-orde: Gorka "Gorki" Laraudogoitia
Hirugarren: Txetxu Atxa (Azpi-16)
Laugarren: Lander Zubiri
 |
Pedro |
 |
Gorki |
 |
Txetxu |
 |
Lander |
Open Surfeko azkena aurretik gure bi aparlari mitikoen norgehiagokaz gozatu ahal izan dogu: Jupa Soler eta Kike Panera. Azken hau, Kike, irabazle suertatu da.
 |
Kike |
Open Surfeko azkena edo finala lau lehiakideen artean burutu egin da, honako emoitzagaz:
Txapeldun: Pedro "Pedrito" Nicolás
Txapeldun-orde: Asier Bilbao
Hirugarren: Edu García
Laugarren: Erlantz Idigoras
 |
Pedro |
 |
Asier |
 |
Edu |
 |
Erlantz |
Arrastiko 19:30tan Barrikako Milagros jatetxean Mikro eta Tomy behar bezala omendu doguz. Une oso hunkigarria izan da. Jarraian, saribanaketea egin dogu eta amaitzeko gure bazkide batzuek (Andrés Letamendia, Mario Ruso, Alfredo Zamora, Willy Pérez Larrauri eta Jupa) kontzertutxu bat eskeini deuskue.
Unai Ondarra
Idazkari / Secretario
|