Txapelketa
k

Txapelketa 2015 XXVIII  
Txapelketa 2013 XXVI Txapelketa 2014 XXVII
Txapelketa 2012 XXV Txapelketa 2007 XXIV
Interclubs 2007 Txapelketa 2006 XXIII
Txapelketa 2005 XXII Txapelketa 2003 XVIII
Txapelketa 2005 XXI Txapelketa 2003 XVII
Txapelketa 2004 XX Txapelketa 2002 XVI
Txapelketa 2004 XIX Txapelketa 2002 XV


II. MIKRO&TOMY MEMORIALA

XXVI. BARRIKA SURF CLASSIC


Urriaren 12an, zapatuan, ospatu dogu gure bertoko txapelketa Barrikako hondartzan. Metro 1/2 inguruko itxosu makaltxuekaz. Goizeko lehenengo tartean hegomendebaldeak gogortsu jo dau, baina apurka-apurka haizea baretuz joan jaku. Arratsalde aldean, ostera, Openeko final erdietan eta finalean ipar-mendebaldea leunki sartu da itxosuen baldintzak zertxobait kaltetuz. Halandabe egun ederra eta giro dotoreagaz ospatu dogu II. Mikro&Tomy Memoriala – XXVI. Barrika Surf Classic-a.

Edu, Pedro, Joseba

Guztira 47 parte hartzaile lau kategorietan: Open Surf, Olaundi, Body eta Expression Session.

Eguraldi eguzkitsua, nahiz eta hamaikak eta erdiak arte itzalean hotz nahikotxu egin deuskun. Goizeko 8:45tan inguru hasiera emon deutsogu Open Mailako 3. txandagaz, aurreko txandako partehartzaile batzuk falta ziralako. Hurrengo batean danok ordu berean egon beharko dogu hondartzan, goizeko 8tan olaundiagaz hasteko primeran egoalako baina partehartzailerik bage ezin izan deutsogu hasiera emon.

Hasierako Open mailako txanda ostean, jarraian olaundiagaz hasi eta amaitu arte final erdi bi eta finala egin dogu. Sei longboardlariekaz. Beste behin, Pedrito Nicolás nagusitu jaku, Gorki Laraudogoitia, Txetxu Atxa, Oier Zubiri, Riki Muñoz eta Katxiburen aurretik hurrenez hurren.

Joseba

Olaundiaren ostean bodyboardeko zuzeneko finala egin dogu. Hasiera batean, eguerdi-arratsalde aldean egiteko iragarrita geunkan baina itxosuen baldintzak zirala eta aurreratu behar izan dogu. Tamalez Richi Jauregik ezin izan dau parte hartu uste ebalako beranduago sartu behar ebala. Unai Ondarra nagusitu jako Aitor Esguevari.

Jarraian eta finala egin aurretik arte etenik bage Open Surfeko txandak burutu doguz. Aurreneko erronda gogorra izan da. Itsasoaren iragarpena eta parte-hartze haundia dala eta, barikuan txanden zozketan, lehenengo errondako txandak bostekoak izatea erabaki gendualako eta bi besterik ez ziran hurrengo txandara igaroko. Ez geunkan beste aukerarik egun bakarrean dana egin gura bagenduan.

Unai, Amaia

Hirurak alderako, Jupa Soler, Andoni “Greñas”, Iñigo Barbolla, Jorge Peña eta Kike Panera hondartzan egon dira bere. Larogeigarren hamarkadako gure erreferentziak. Edorta “Legend” Gironi eta Ramontxu Bilbao bakarrik falta izan dira, azkenean ezin izan diralako agertu. Bertan egoazan epaile lez laguntzen Jupa eta Jorge, inguruan Greñas eta Iñigo egoazala.

Final erditan, baldintzak nahiko kazkarrak suertatu dira. Alde batetik Asier Larrea (Koldo Larrearen semea), Pedrito, Edu García eta Andrés Letamendia, eta beste alde batetik Jon Iker Campos, Aritza “Kroma” Bizkarralegorra, Asier Bilbao eta Juantxi Etxebarria. Finalerako txartela, Asier Larreak, Pedritok, Jon Ikerrek eta Asier Bilbaok eskuratu eben. Barriro bere, Pedrito irabazle, Asier Bilbao, Asier Larrea eta Jon Ikerren aurretik.

Oier

Finala aurretik, finalistek atseden txiki bat eukitzeko, Expression Session berezia ospatu dogu Jupa, Greñas, Kike Panera, Iñigo Barbolla eta Jorge Peñagaz batera. Erakutsi egin deuskue oraindik sasoian dagozala eta batez bere surfa jarraitzen dabela maitatzen.

Arrastiko 19:30tan, eguzkia sartzear egoala, amaitu dogu memorial-txapelketa hau. Hondartzan lotuten ginanon artean gauza danak igo eta Golfo Nortera saribanaketara. Jendez gainezka, ia lekurik bage eta giro ederragaz une hunkigarria. Bertan egon gara partehartzaileak, lagunak, emazte-senarrak, seme-alabak, Tomy, Mikro.

Igor

Bodyboarden Unai Ondarra txapeldun. Gaztetan Txetxu Atxa. Nesketan Luisa Delclaux. Aittite mailean Asier Bilbao. Eta azkenik Open Surf eta Olaundi mailetako txapelak Pedritok bereganatu dauz. Azken une berezi honetarako Juantxi Etxebarriak, Aletxu “Mikro” Aranaren lehengusu, Mikroren familiaren izenean Olaundi (longboard) txapela jantzi deutso Pedritori eta garaikurra emon, eskerraz emonez eta Mikro aupatuz. Eta beste alde batetik, Gorka eta Mikel Sastre anaiak, Tomyren semeak, beren aitaren memorian, Pedritori bere Open Surfeko txapela jantzi eta garaikurra emon deutse. Expression Sessioneko partehartzaileentzako txalo zaparrada bat eta txapelketako kamiseta bana jaso ostean bakotxak hitz batzuk bota dabez. Edorta Gironi, Ramontxu Bilbao eta Julito del Val ez dira egon baina gogoan izan dozuz.

Oier, Gorka, Pedro, Ricardo, Txetxu

Jarraian partehartzaileen artean hiru zozketa berezi egin doguz: Jupak Barrikarako eta egun berezi honetarako egindako oholtxu bat, Kaian Hotela-Jatetxean bi pertsonentzako menu berezi bat eta Milagros jatetxerako beste menu bat. Ohola Fernando Astorkiren eskura joan da. Kaianeko menua Roberto “Txitxi” Larrearen eskura eta Milagroseko menua Erlantz Idigorasen eskura. Baita bere nahiz eta txapelketan parte hartu ez daben, saribanaketan egondako beste amarroztarron artean beste hainbat gauza zozkatu doguz.

Andoni, Kike, Jupa,

Saribanaketa amaitu ostean, gure leinukideko Dry Flies musika taldeak kontzertu entretenigarria emon deusku. Willy P. Larrauri, Borja San Emeterio, Antón Uribe eta Alfredo Zamora. Jupak bere saxoagaz eta umoreagaz lagundu dau. Natxo eta Andrés Leta baterian partehartu eben. Baita bere gure beste Aletxu, Aletxu Gironi, kitarragaz eta neska bat abestiren batekaz. Kontzertuagaz batera eta garagardoei laguntzeko kroketak, oilo-hegoak eta pizzak atera genduzan danontzako. Egun luzea eta ederra.

Andoni, Kike

Azkenik, eskerrak emon etorri zarion danoi, bai hondartzan egondakoei zein saribanaketan egondakoei. Eta baita bere gure lau udaleoi: Barrika, Gorliz, Lemoiz eta Plentzia zuen babesagaitik. Laguntzaile nagusiei: Viviendas Canadienses, Xurrut, Kaian Hotela-Jatetxea, Noho eta Ohiko Ogia, Barrikako Nagusien Etxea, Golfo Norte, eta Milagros. Beste laguntzaileei: Jupa Shapes, 3sesenta, Ipar-Hego, ProSurf, Xtremespot, Lighthouse, Gauzak eta Aerocad.

Fernando, Jupa Shapes

Aurtengo elastikoan taldekide danen izenak agertzen dira (bi izan ezik: José Iván Bustamante eta Rui Ferreira. Parkatu izandako akatsarengandik). Beraz, elastikoa gura dozuonok euki Xurrutean aurkitu ahal izango dozue. Edo posta elektronikoz eskatu daikezue   amarratz@gmail.com –era idatziz. Umeen neurrikoak (3/4, 5/6, 7/8) gitxi dagoz. 9-11koak amaitu dira. Nagusien neurritan (XL, L, M, S) eta nesken neurritan (L, M, S) ez dago arazorik. Ustetako baino gitxiago saldu dalako. Beraz, animau zaiteze eta eskatu. Uste dogu opari hunkigarria dala. Behintzat, saiatu egin gara horrela izan daian. Umeena 10 Euro. Nagusiena eta neskena 12 Euro.

 

EMOITZAK:

Open Surf:  
1. Pedro Nicolas  
2. Asier Bilbao
3. Asier Larrea
4. Jon Iker Campos


Olaundi:  
1. Perdo Nicolas  
2. Gorka Lauradogoitia
3. Txetxu Atxa
4. Oier Zubiri
5. Riki muñoz
6. Katxibu Francés


Body:  
1. Unai Ondarra  
2. Aitor Esgueva


Neskak Surfing:  
1. Luisa Delclaux  
2. Amaia León


Gazte Surfing:  
1. Txetxu Atxa  
2. Asis Atxa


Aittitte:  
1. Asier Bilbao  
2. Pedro Rodríguez
3. Roberto Larrea
4. Gorka Laraudogoitia
4. Willi Larrauri
4. Bittor Laraudogoitia