Txapelketa
k

Txapelketa 2015 XXVIII  
Txapelketa 2013 XXVI Txapelketa 2014 XXVII
Txapelketa 2012 XXV Txapelketa 2007 XXIV
Interclubs 2007 Txapelketa 2006 XXIII
Txapelketa 2005 XXII Txapelketa 2003 XVIII
Txapelketa 2005 XXI Txapelketa 2003 XVII
Txapelketa 2004 XX Txapelketa 2002 XVI
Txapelketa 2004 XIX Txapelketa 2002 XV


Barrikako 15. Surf Txapelketa

Igaro den asteburuan, uztailaren 20 eta 21ean, Barrikako 15. Surf Txapelketa ospatu zen bertako hondartzan. Urtero moduan BSTk (Barrikako Surf Taldea) eraman zuen txapelketa aurrera. Aurtengoan aurpegi berriak ikusi genituen antolatzaileen artean, baina zeharo ezagunak Barrikan aparretan dihardugunentzako.

Andoni San Sebastián lehendakari moduan jarraituko du eta Javier Bizkarguenaga, bere eskubiko eskua den Joseba San Sebastián-ekin batera, BST berrituaren eragile bezala arituko dira ideia berri mordoekin eta guzti hoiek aurrera eramateko itzelezko gogoekin.

Larunbateko goizeko zortzietan, Barrikako hondartzan bertan, 38 partehartzaile geunden. Batzuk beste batzuek baino lokartuago, baina aurreko iluntzean baino uhin haundiagoak egongo zirelaren itxaropenarekin. Zorionez Neptuno gurekin genuen metro erdi nahiko jarraian etortzen zelako eta horrek itsasoak egunaren zehar igo egingo zuela aurreikusten zuen. Gainera haizeak hegoaldeko ikutu leun batekin jotzen zuen. Beraz, berehala musika-kate (bai pisutsua zela madarikatua!), elektrizitate sorgailu, hotzgailu, txanda-kartelak, karpa, aulki, mahai, edariak, BSTko elastikoak, aparretako oholak eta guzti eskilarak jeisteari hasi gintzaizkion. Hondartza hau eta bere eskilarak ezagutzen dituen edozeinek, badaki zer nolako meritu duen txapelketa bat bertan antolatzeak. Minutu bakar bera ere galdu gabe aurreneko txandak sartzeari ekin genion. Uhinak egun osoaren zehar ihardun ziren apurtzen, itsasgoran izan ezik. Arratsalderako ¾ metrotako uhinak eta guzti sartu ziren eta eguzkia ia egun osoaren zehar izan genuen lagun (iluntzean izan ezik, euriteari hasi baitzion). Larunbatean ia txanda guztiak egin ziren, iganderako uhinen baldintzak txarrera joango ziren beldur. Horrela izan zen. Igandean goizeko zortzi eta erditan izan ginen bertan berriro ere, baina gure zoritxarrerako itsasoa erabat baretu eta haizea aldiz haunditu zen. Zer arraio! Uhinak bazeuden eta udan errez gera daiteke itsasoa aste biren zehar bare-bare. Beraz, guztiok eskilarak behera eta txapelketa amaitzera! Horrela egin genuen. Txandek aurrera jarraitu zuten eta Sir Javier Bizkarguenagaren epaileenganako erabateko kontrolaren bitartez aparlari hoberenak edo uhinekin zoriontsuen zebiltzatenak joan ziren txandak igarotzen finalera heldu arte. Lau aparlarien arteko hiru final Junior, Oholaundi eta Openean, eta eskuz eskuko norgehiagoka Bodin. Igandeko arratsaldeko zortzietarako amaitu genuen txapelketa. Nork irabazi ote zuen? Laister jakingo genuen Lehendakariak gobernatzen duen Iratxo tabernako terrazan. Bertan sari banaketa eta BSTak partehartzaile eta ez-partehartzaile guztiontzako ordaindutako Barbakoa ospatuko baitzen.

Emaitza guztiok espero genuena izan zen. Hoberenak irabazi zuen: Pedro Nicolás. Open eta Oholaundiko txapelduna (ea datorren urtean ez den aurkezten eta besteoi zeozer irabazten uzten digun) txantxetan nabilela, e? Aurreko urteko txapeldunak, Asier Bilbao mitikoak, eman zion aurreko urtean bereganatutako Txapela. Horrez gainera baita ere neurrira egiteko Wat-Say aparretako ohola bat eraman zuen. Ritxi Sorosleak ere; Junior txapeldunak, beste aparretako Wat-Say ohola bat irabazi zuen. José Iván Bustamantek, Bodiko Txapeldunak, ez zen gutxiago izango eta boogi bat eraman zuen. Horretaz gain, beste hainbat sari potolo egon ziren: Aparretako jantziak, zorroak, asmakariak eta beste hainbat osagarri. Bertan egon ginen, terraza jendez gainezka, barbakoa eta sariekin gauaz gozatzen, eta Iratxe Potesek diseinatutako BST elastikoak eta jertseak erosten.

Ez dago gauza gehiagorik esateko. Bakarrik esan, aurretik aipatutako txanda guztien erabateko epaileen kontrol zorrotzak eta nola ez! Partehartzaile guztien laguntzak dutela txapelketaren merezimendua.

Akats moduan baten bat bururatu zaigu, baina baditugu idatzita eta antolatzaileek datorren txapelketan konpontzeko gordeko dituzte. Edozein aholku edo kritika konstruktibo onartu egingo da, jakina!

Baita ere ohorezko aipamen bat egin gura nuke gure lagun eta aparlaria den Miguel Muñoz-i eta hemendik besarkada bero-bero bat eman eta gure erabateko elkartasuna adierazi.

Babesleak ezin ditugu ahaztu. Eskerrik asko guztioi!: Barrikako Udaletxea – EHSF - Golfo Norte – Bar Restaurante Cantábrico – Iratxo taberna – Sunset – Triangu – Carolina – Globe – Rusty –Alder – Wat Say – Motion –Kuyagua – Todosol eta Carpe The End.

Besarkada bero bat eta mila esker guztioi, partehartzaile, babesle, lankide, lagun, emaztegai, etabarrei!!!