Barrikako Bertoko XVI
Igaro dan hilean, Azaroaren 1ean eta 2an, Barrikako Bertoko XVI. Txapelketa ospatu zan. Oraingo honetan, aurreneko aldiz txapelketa uda sasoi kanpotik ospatuz. Asmoa uhin hoberenekin txapelketa egitea zan. Eta aurreneko aldia izan da, urte berean Barrikan txapelketa bi ospatzen direla. Hala ere, udazkeneko egun hauek ederrak izan ziran benetan. Hotzbero epela, udagiroa emanez. Indar gitxiko metro erdiko uhinak, hiru laurden metrotako uhin multzoekin eta lurreko haize ikutuak bere lana primeran betzen uhinak bere lekuan ipiniz.
Txapelketa azaroaren 1ean, ostiralean, goizeko 9etan inguru hasi zan eta iluntze arte iraundu zuen. Hasierako egun honetanOpen eta Junior aurreneko txandak eraman ziran aurrera. Egunaren zehar, itsasaldiaren arabera, momentu desberdinak izan genituen. Eguerdian txapelketa gelditu zan, baina orokorrean uhin ederrak ikusi ziran. Mugimendu indartsuak eta tzuloren bat ere ikusteko aukera izan genuen. Larunbatarako Open, Junior eta Body mailako final erdiak eta finalak geratu ziran.
Larunbateko baldintzak antzekoak izan ziran. Txandak goizeko 8:30tan hasi ziran. Itsasaldiaren puntu egokiak partehartzaileen “aparretarik” hoberena ateratzea eragin zuen, aparlarion parekotasuna epaileen lana zailduz. Eguerdirako txapeketa amaitutzat eman zen. Sari banaketa Andoni San Sebastián “Greñas” gure lehendakariak duen Iratxo tabernan izan zen.
Iratxo tabernan bertan, sari banaketaz gain Barrika Surf Taldeari buruzko orainaz eta etorkizunaz hitzegiteko ere aprobetxatu genuen. Gainera Gestur bidaiak oparitutako Kanarias Irletarako bi pertsonentzako bidai bat zozkatu zan. Zorionak Letamendia’tar Andresi. Bera izan zalako bidaiaren irabazlea.
Gure babesleak eskertu gura ditugu eta Txapelketa hau ahalbidetu duten laguntzaile guztiak ere. EHSF-ari aparteko eskerrak emon gura dizkiogu likrak eta beste tresneri batzuk uzteagatik eta bere web orrian leku hau eskeintzeagatik.
SAILKAPENA
JUNIOR
|
1º |
Romo’tar Álvaro |
2º |
Abajas’tar Angel |
3º |
Ouro’tar Alex |
4º |
Iribar’tar Mikel |
|
|
OPEN
|
1º |
Artaza’tar Asi |
2º |
Pedro Nicolás |
3º |
Bilbao’tar Asier |
4º |
Sánchez’tar Joseba |
|
|
BODY
|
1º |
Ochoa’tar Borja |
2º |
Bustamante’tar Iban |
|
|
|