Txapelketa
k

Txapelketa 2015 XXVIII  
Txapelketa 2013 XXVI Txapelketa 2014 XXVII
Txapelketa 2012 XXV Txapelketa 2007 XXIV
Interclubs 2007 Txapelketa 2006 XXIII
Txapelketa 2005 XXII Txapelketa 2003 XVIII
Txapelketa 2005 XXI Txapelketa 2003 XVII
Txapelketa 2004 XX Txapelketa 2002 XVI
Txapelketa 2004 XIX Txapelketa 2002 XV

BARRIKAKO UDA XVII. SURF TXAPELKETA

Igaro dan asteburuan, garagarrilaren 19 ta 20an BARRIKAKO UDA XVII. SURF TXAPELKETA ospatu zan Barrikako hondartzan.

37 aparlarik emon eben izena sei mailatan sakabanatuz. Open Surf, Neska Surf, Longboard, Bodyboard, Txiki Surf (Azpi-14) ta Gazte Surf (Azpi-20).

Asier Bilbao

Goizeko 8tan lotu ginan, txapelketarako tresneri guztia danon artean Barrikako 300 eskilaretatik jeisteko. Eguraldi ederra. Eguzkitsua, uhinak ordea eskas. Metro erdiko uhintxoak, baina itsasoa haunditeko itxaropena bageneukan. Goizeko 10:30tan hasi gintzezan Open Surfeko aurreneko txandagaz. Eguerdi-arrastian ordu bateko geldiunea ein genduan ta Bodyboard mailako zuzeneko finala burutu zan hiru “etzanlariekaz”. Jarraian, Gazte Surfeko final zuzena burutu zan (lau besterik ez egoazelako izena emonda). Harrituta lotu ginan, gazteak uretara ez ebelako sartu gura. Uhinik ez egoala esaten eben ta ez zirala sartuko. Txanda uretan inor sartu bage hasi zan ta bost minutu falta zirala uretaratu ziran. Berandu, ta txapelketako zuzendariak gazteen finala bertan behera uzteko erabakia hartu eban. Gainera BSTko Zuzendaritzak erabaki eban ez ebela saririk jasoko ta hurrengo batzar batean erabakiko zala gazte hauekaz zer egin. Final horren ostean, Open mailako azken laurdenekaz jarraitu genduan ta hurrengo egunerako, domekarako, azken erdiak, azkena, Nesken azkena, Txikien azkena ta Longboardeko azkenak laga.

Domekan goizeko hamarretan Openeko azken erdiekaz hasi genduan. Itsasoa haunditu jakun. Metro inguruko uhin ederrak egoazan ta denbora igaro ahala zerua garbituten joan zan. Azkenera Asier Bilbao, Igor “Giri” González, Bittor Laraudogoitia eta Pedro Nicolás igaro ziran. Pedro Nicolás garaitu zan Asier Bilbaoren aurretik. Igor “Giri” hirugarren lekua bereganatu eban ta Bittorrek laugarren. Openeko azken txanda hau azkenerako laga zan. Aurretik Longboardeko azkena ein zan, honako hontan Pedro Nicolás barriro be nagusituz. Bigarren Gorka “Gorky” Laraudogoitia. Hirugarren Aritza “Kroma” Bizkarralegorra ta laugarren Pedro “Pepon” Rodríguez. Azken txanda honen jarraian Txiki Surf mailako azken zuzena ein genduan. Hiru partaide izan eben. Alex “Aletxu” Gironi, Aitzol Isla ta Ander Mendiguren. Ta orden horretan lotu ziran. Esan, Erauntsi Surf Taldetik Aitzol Isla gonbidatu gisa izan genduala.

Azkenik, Neska Surf mailean bik izena emonda izanda ta hoietatik Izaskun Berasaluze ez zalako agertu Vanessa Bustillo uretara ez zan zertan sartu behar izan. Aipatu, Txapelketa hontan Vanessak ezusteko galanta erakutsi euskula Open Surf mailean azken erdiraino iritsi baitzan surf indartsua ta galanta erakutsiaz ta oso gitxigatik ez zan Openeko azken txandara igaro.

Parte hartzaile danok txapelketan izena emoteagatik txapelketako elastikoa bereganatu genduan. Sari banaketa Kilimanjaro Garagardotegian ospatu genduan jarraian bertan BSTko kide danontzako afaria eginez. Txapelketan izena-emonda eukan danon artean surfeko ohola bat zozkatu zan ta Joseba “Greñi” San Sebastián izan zan saritua. Afari ostean BSTko kide danontzako Barrikako Iparralde jatetxean pertsona birentzako afaria zozkatu zan ta honetan Andrés Letamendia suertatu zan irabazle. Afarian 50 lagun izan gintzezan.

Gure babesleak eskertu gura doguz (Barrikako Udala, Golfo Norte, Iparralde Bokata-keita tokia, Kilimanjaro Garagardotegia, Iratxo Taberna, WatSay Surf oholak, Cantábrico Jatetxea, Milagros, Kuyagua Surf Saltokia, Matxin Pirata arropa Saltokia, Styling Surf Saltokia, Carolina Taberna eta Todosol) eta Txapelketa hau ahalbidetu duten laguntzaile guztiak ere. EHSF-ari aparteko eskerrak emon gura deutsoguz likrak eta beste tresneri batzuk uzteagatik eta bere webgunean leku hau eskeintzeagatik.

AZKENEKO SAILKAPENA

Open Surf

   
Nicolas’tar Pedro

Bilbao’tar Asier “Tolin”

González’tar Igor “Giri”

Laraudogoitia’tar Bittor
   

Neska Surf

   
   
Bustillo’tar Vanessa
Ez aurkeztua Berasaluze’tar Izaskun
   

Body

   
   
Bustamante’tar Jose Iván
Ochoa’tar Borja
Gurtubai’tar Josu
   

Longboard

   
   
Nicolás’tar Pedro
Laraudogoitia’tar Gorka “Gorky”
Bizkarralegorra’tar Aritza “Kroma”
Rodríguez’tar Pedro “Pepon”
   

Gazte Surf (Azpi-20)

   
   
Kanporatua
Kanporatua
Kanporatua
Kanporatua
   

Txiki Surf (Azpi-14)

   
   
Gironi’tar Alex “Aletxu”
Isla’tar Aitzol
Mendiguren’tar Ander
   

OPEN SURF SAILKAPEN TA TXANDAK

SURF OPEN AZKEN 1/8 1. TXANDA
       
KOLOREA ABIZENA IZENA LEKUA
BUENO BENJA 1
GÓMEZ SANTI 4
PÉREZ PABLO 3
BIZKARRALEGORRA ARITZA “KROMA” 2

SURF OPEN AZKEN 1/8 2. TXANDA
       
KOLOREA ABIZENA IZENA LEKUA
BILBAO ASIER “TOLIN” 1
ABAJAS ANGEL 4
MUÑOZ RICARDO “RICKY” 1
PEREZ GUILLERMO “PULGI” 1

SURF OPEN AZKEN 1/8 3. TXANDA
       
KOLOREA ABIZENA IZENA LEKUA
NICOLÁS PEDRO 1
GUTIÉRREZ IGOR “BULLY” 3
ROMO ALVARO 2
SAN SEBASTIÁN ANDONI “GREÑAS” 4

SURF OPEN AZKEN 1/8 4. TXANDA
       
KOLOREA ABIZENA IZENA LEKUA
GONZÁLEZ IGOR “GIRI” 1
LARAUDOGOITIA BITTOR 2
LETAMENDIA ANDRÉS 3
AGINAGA KEPA 4

SURF OPEN AZKEN 1/8 5. TXANDA
       
KOLOREA ABIZENA IZENA LEKUA
LASTRA RICARDO “RITXI” 1
ÁLVAREZ ENEKO “XURRUT” 4
GONZÁLEZ JON ALEX “JONTXIKI” 3
BUSTILLO VANESSA 2

SURF OPEN AZKEN 1/8 6. TXANDA
       
KOLOREA ABIZENA IZENA LEKUA
SAN SEBASTIÁN JOSEBA “GREÑI” 2
RODRÍGUEZ JOSE RAMÓN “CURRO” 4
LARREA ROBERTO 1
BIZKARGUENAGA JAVIER “JAVI” 3

SURF OPEN AZKEN 1/8 7. TXANDA
       
KOLOREA ABIZENA IZENA LEKUA
LARAUDOGOITIA GORKA “GORKY” 4
REYES IÑIGO 3
RODRÍGUEZ PEDRO “PEPON” 2
OLEAGA EDUARDO “MEDUSON” 1

SURF OPEN 2. AUKERA 1. TXANDA
       
KOLOREA ABIZENA IZENA LEKUA
PÉREZ PABLO 4
PÉREZ GUILLERMO “PULGI” 1
GUTIÉRREZ IGOR “BULLY” 2
LETAMENDIA ANDRÉS 3

SURF OPEN 2. AUKERA 2. TXANDA
       
KOLOREA ABIZENA IZENA LEKUA
GONZÁLEZ JON ALEX “JONTXIKI” 3
RODRÍGUEZ JOSÉ RAMÓN “CURRO” 4
REYES IÑIGO 1
ABAJAS ANGEL 2

SURF OPEN AZKEN 1/4 1. TXANDA
       
KOLOREA ABIZENA IZENA LEKUA
BUENO BENJA 3
MUÑOZ RICKY 4
NICOLÁS PEDRO 1
LARAUDOGOITIA BITTOR 2

SURF OPEN AZKEN 1/4 2. TXANDA
       
KOLOREA ABIZENA IZENA LEKUA
LASTRA “RITXI” 4
SAN SEBASTIÁN JOSEBA “GREÑI” 2
OLEAGA EDU “MEDUSON” 1
PÉREZ “PULGI” 3

SURF OPEN AZKEN 1/4 3. TXANDA
       
KOLOREA ABIZENA IZENA LEKUA
BUSTILLO VANESSA 1
LARREA ROBERTO “TXITXI” 4
RODRÍGUEZ PEDRO “PEPON” 2
REYES

IÑIGO

3

SURF OPEN AZKEN AURREKOA 1. TXANDA
       
KOLOREA ABIZENA IZENA LEKUA
NICOLÁS PEDRO 1
GONZÁLEZ IGOR “GIRI” 2
OLEAGA EDU “MEDUSON” 3
RODRÍGUEZ PEDRO “PEPON” 4

SURF OPEN AZKEN AURREKOA 2. TXANDA
       
KOLOREA ABIZENA IZENA LEKUA
LARAUDOGOITIA BITTOR 2
BILBAO ASIER “TOLIN” 1
SAN SEBASTIÁN JOSEBA “GREÑI” 4
BUSTILLO VANESSA 3