Txapelketa
k

Txapelketa 2015 XXVIII  
Txapelketa 2013 XXVI Txapelketa 2014 XXVII
Txapelketa 2012 XXV Txapelketa 2007 XXIV
Interclubs 2007 Txapelketa 2006 XXIII
Txapelketa 2005 XXII Txapelketa 2003 XVIII
Txapelketa 2005 XXI Txapelketa 2003 XVII
Txapelketa 2004 XX Txapelketa 2002 XVI
Txapelketa 2004 XIX Txapelketa 2002 XV


BARRIKA 18º TXAPELKETA OTOÑO 2003-10-21

Igaro dan asteburuan, urriaren 18 eta 19an, Barrikako Udagoieneko bertoko bigarren txapelketa ospatu dogu. Guztira hamazortzi txapelketa antolatu doguz jada. Zapatu goizeko 8tan gertu gengozan txapelketa hontan parte hartu genduan 34 aparlariok. Betiko 6 mailetatik at, Tag Team dalako taldeen arteko norgehiagoka euki genduan bere. Azken lehiaketa hau arrakastatsu oso suertatu jakun. Giro ederra emon eutson txapelketari eta hurrengoratzean kontutan hartuko dogun txapelketa. Zoritxarrez Neska mailean hutsunea euki genduan.

Aletxu Axier Bilbao

Uhinei dagokionez txori onak gure alde euki genduzan. Zapatu goiz-goizian uhinen aztarna txiki-txikia izanda ¼ metrotako uhinekaz txapelketa hasi genduan. Astia aurrera joala itsasoa haundituten hasi jakun. Arrastiko bostak aldera txapelketa hontako uhin ederrenak, haundienak eta txanda lehiatuenak ikusteko aukera euki genduan. ¾etako uhinak ondo iminita alegia.

Sari banaketa

Nahiz ta domekarako itsasoa barriro txikitu jakun, zapatu goizeko uhinak baino haundiagoak ziran domekakoak eta azkenak, Txiki mailean izan ezik (zapatuan ospa zalako eta Gironi’tar Aletxu nagusitu), azken egun honetarako laga genduzan. Aurrenekotz Bodyboard mailan Gurtubai’tar Josu nagusitu zan. Ostean Bizkarralegorra’tar Aritza Longboardenean. Bilbao’tar Asier Open mailan eta azkenekotz Tag-Team dalako taldeen arteko norgehiagokan gazteen Usuriaga taldea nagusitu jakun. Sari banaketa Barrika hondartzako goi aldean (“etxetxoa” daukagun lekuan) ein genduan. Honako hontan sariak BSTko (Barrika Surf Taldeko) jantziez horniturik egoazan. Esan bere, partehartzaile danok BSTko elastikoa jaso genduala. Eskertu gura deutsiegu BARRIKAKO UDALARI eta EUSKAL HERRIKO SURFING FEDERAKUNDEAri emondako laguntzagatik. Ta baita hondartzan txapelketan bertan edota txapelketako kartela eiten euki doguzan laguntzaile danoi.