Txapelketa
k

Txapelketa 2015 XXVIII  
Txapelketa 2013 XXVI Txapelketa 2014 XXVII
Txapelketa 2012 XXV Txapelketa 2007 XXIV
Interclubs 2007 Txapelketa 2006 XXIII
Txapelketa 2005 XXII Txapelketa 2003 XVIII
Txapelketa 2005 XXI Txapelketa 2003 XVII
Txapelketa 2004 XX Txapelketa 2002 XVI
Txapelketa 2004 XIX Txapelketa 2002 XV


2004 BARRIKAKO bertoko UDA XX. SURF TXAPELKETA

Agorrileko 21 eta 22ko astegoienean Barrika bertoko Udako txapelketa ospatu dogu. XX. txapelketa jada. Honako honetan, bazkideok oporretan eta kanpoan egoazelako, partaidetza inoiz baino gitxiagokoa suertatu da. Guztira 15 partehartzaile aritu gara. 11 open mailean eta lau Txiki mailean. Aipatzeko bere, Txiki surf mailean Ander Mendiguren eta Alex Gironi faltan izan doguzala, Zarautzen bertoko beste txapelketa batean egoazelako. Aurrera eroan doguzan mailak Open, Txiki eta Longboard izan dira.

Willy Perez

Zapatu goizeko bederatzitan Barrikako eskilaretan lotu gintzezan. Beharreko tresneria eskilarak behera eroan, txanden zozketa egin eta hamarretarako aurreneko txandagaz hasi gara. Itsasoa gure alde izan dogu. Uhinak ¾ - 1 metro ingurukoak izan dira. Jende gitxi izena emonda izanda, txapelketa osoa egun bakarrean egiteko erabakia hartu dogu. Arrastiko seiretarako txapelketa amaituta egoan, tresneria gora barriro eroan eta domekan arrastian Kilimanjaro garagardotegian sari banaketa egin eta ostean afaria. Afariagaz batera bertan gengozan bazkideon artean gauza desberdinen zozketak egin genduzan (surfeko filmak, elastikoak, txanoak, etabar.). Iparralde Jatetxerako afaria Alvaro Romok irabazi eban. Zorionak! Eta ZORIONAK BERE ASIER BILBAO, GORKA LARAUDOGOITIA etaIGOR ARROITAri. Open Surf mailean, Longboard mailean eta Txiki mailean irabazle suertatu zirealako. Openeko irabazleak, Asier Bilbaok, garaikurra, neoprenezko jantzi laburra, astrodek bat eta surfeko soka bat bereganatu dau. Bigarrenak, Aritza Bizkarralegorrak, neoprenezko fraka labur bat, surfeko DVD bat eta surfeko soka bat. Longboardeko txapeldunak, Gorka Laraudogoitiak, garaikurra, neoprenezko fraka labur bat, astrodek bat eta surfeko soka bat bereganatu eban. Bigarrenak, Alvaro Romok, elastiko bat eta astrodek bat bereganatu eban. Hirugarrenak, Pedro Rodríguezek, surfeko soka bat eta diruzorro bat. Eta azkenik laugarrenak, Justino García-Borreguerok, txano bat. Txiki Surf mailako txapeldunak, Igor Arroitak, garaikurra, elastiko bat eta astrodek bat bereganatu eban. Bigarrenak, Borja Lacabexek, surfeko DVD bat. Hirugarrenak, Carlos Arroitak, surfeko soka bat. Eta laugarrenak, Jorge Bilbaok, surfeko soka bat.

Epaileak

Eskerrak emon gura deutsegu BARRIKAKO UDALARI , EUSKAL HERRIKO SURF FEDERAKUNDEAri, Gorlizko NEW TAVERN tabernari, LIGHTHOUSE irlandar tabernari, GAUZAK dendari, KILIMANJARO GARAGARDOTEGIAri, Plentziako KUYAGUA SURF DENDAri, EL PIRATA MATXIN dendari, CABO BILLANO dendari, eta Barrikako GOLFO NORTEri, CANTABRICO JATETXEAri, IPARRALDE JATETXEAri, MILAGROS PUBri eta CAROLINA TABERNAri .

EMOITZAK

TXIKI SURF (AZPI-15)

   
IGOR ARROITA

BORJA LACABEX

CARLOS ARROITA

JORGE BILBAO

   

OPEN SURF

   
ASIER BILBAO “TOLIN”

ARITZA BIZKARRALEGORRA “KROMA”

JUSTINO GARCIA-BORREGUERO “JUS” ETA GUILLERMO PEREZ “PULGI”

   

LONGBOARD

   
GORKA LARAUDOGOITIA “GORKI”

ALVARO ROMO “ROMO”

PEDRO RODRIGUEZ “PEPON”

JUSTINO GARCIA-BORREGUERO “JUS”