Txapelketa
k

Txapelketa 2015 XXVIII  
Txapelketa 2013 XXVI Txapelketa 2014 XXVII
Txapelketa 2012 XXV Txapelketa 2007 XXIV
Interclubs 2007 Txapelketa 2006 XXIII
Txapelketa 2005 XXII Txapelketa 2003 XVIII
Txapelketa 2005 XXI Txapelketa 2003 XVII
Txapelketa 2004 XX Txapelketa 2002 XVI
Txapelketa 2004 XIX Txapelketa 2002 XV


BARRIKA UDABARRIKO XXI. SURF BODY TXAPELKETA

Igaro dan astegoienean, bagilaren 4 eta 5ean, ospatu genduan gure XXI. Txapelketa. Antolatzaileak eta laguntzaileak zapatuan goizeko 8:30tan lotu gintzezan txapelketarako tresneri dana eskilaretatik behera eroateko. Aparrerako (surfarako) baldintza hasi-hasieratik parebakoa izan zan. Haize leuna, lainotuta eta 3/4 metrotako uhinak. Uhin faltaren beldurra genduan baina azkenean itsasoak primeran bete eban bere papera. Bai zapatuan bai domekan soberako uhinak euki genduzan. Nabarmentzekoa uhinei jagokionez zapatuko eguna. Egun osoaren zehar apurtu eban bai Talai aurreko itsasgorako eskuma eta itsasbeherako ezkerra eta hondartza erdiko ezkerra bai itsasbeheran bai itsasgoran. Ezin genduan gehiago eskatu. Azkenengo txapelketekaz alderatuta txapelketa hontako partehartzea polito suertatu jakun. Guztira 41 aparlari parte hartu genduan eta azpimarratzekoa 18 urtetik behera 17 gaztetxo izena emon ebela. Txiki Surf (Azpi-14) mailan 11 “txiki” eta Gazte Surf (Azpi-18) mailan 6.

Bittor Laraudogoitia Axier Bilbao

Hondartzako talaian Bizkaiko Surf Federakuntzak laga euskun karpa imini, epaileentzako mahaia eta aulkiak prestatu, likrak bere lekuan laga, txandak oholan idatzi eta goizeko 10:30tan aldera Txiki Surf mailagaz hasi gintzezan. Ia txiki danontzako aurreneko aldia zan Barrikan sartzen. Horregatik bakotza aparlari (surflari) nagusi batez lagunduta sartu zan uretan. Hondartzako korronteak eta haitzak ezagutu daien etaberaien eta gurasoen beldurra kentzeko. Ederto aritu ziran. Maila honetan Aletxu Gironi nagusitu jakun baina Ander Mendiguren ederto aritu zan bere eta Eneko Corralek eta Paul Gonzálezek beraien dotorezia erakutsi euskuen.

Gazte Surf mailan Juan Martínez-Intxausti primeran aritu zan. Maila honetan Txiki Surfeko batzuk parte hartu eben bere: Carlos, Aletxu eta Ander. Domekarako finalean Juantxu, Ander, Aletxu eta Markel aritu ziran. Juantxu ez zan finalera aurkeztu, hurrengo egunean azterketa garrantzitsu bat eukalako (ikusten dogu aparlari onak izateaz gain ikasketekaz bere arduratsu dabilezela. Hori dok ta, jarraitu horrela!!!!)

Pedro Nicolas  

Open mailean danok erakutsi genduzan gure hobekuntzak eta gogoak. Maila honetan “gaztetxo” eta “txikitxo” batzuk lehiatu ziran bere: Juantxu, Aletxu eta Ander. Eta emakume bat bere: Vanesa Bustillo. Papera txukun baino txukunagoa bete eban finalera helduz. Hirugarren lekua eskuratu eban. Zorionak Vanessa!

Senior Mailean Openeko gehienok aritu ginan baina 28 urtetik gorakook. Guztira 17 aparlari lehiatu gintzezan. Finalean Asier Bilbao “Tolin”, Pedro Nicolás “Pedrito”, Erlantz Idigoras eta Igor González “Giri” lehiatu ziran.

Azkenik Oholaundi (Longboard) mailan 7 aparlari aritu ginan. Hala bere, esan, zoritxarrez Gorkik ezin izan ebala parte hartu domekan gaixo imini euskulako. Maila hontan aipatu Edorta Gironi “Legend” euki genduala aparretarako (surfarako) indarra eta kemena soberan eta luzerako daukala erakutsiz. Finalean Eneko Álvarez, Javi Bizkarguenaga, Aritza Bizkarralegorra “Kroma” eta Bittor Laraudogoitia aritu ziran.

Bodyboard mailan etzanlari (bodyboarder) bakarra aurkeztu jakun: Josu Gurtubai eta Neska mailan nahiz eta bi izena-emon, Izaskun Berasaluzek eta Vanesa Bustillok, Vanessa bakarrik aurkeztu zan. Aittite Surf (Master) mailan beste horrenbeste (Javi Bizkarguenaga bakarrik egon zan). Horregatik maila horrek ez genduzan aurrera eroan. Ia hurrengo txapelketarako maila hauek aurrera ateratzen doguzan.

EMOITZAK

TXIKI SURF (AZPI-14)

1. TXANDA          
           
Aletxu Gironi 1. Edward 4. Asier Larrea

3.

Aitor -- Eneko Corral 1. Carlos Arroita

2.

Iñigo Orueta 2. Paul González 2. Ander Mendiguren

1.

Borja Nebreda 3. Jon Irigoien 3.    
           
2. TXANDA          
           
Aletxu 1. Ander 1.    
Paul2. 2. Iñigo 3.    
Carlos 3. Eneko 2.    
           
FINALA          
           
Aletxu 1.        
Ander 2.        
Eneko 3.        
Paul 4.        

GAZTE SURF (AZPI-18)

1. TXANDA          
           
Ander Mendiguren 1. Markel Gaminde 1. Aletxu Gironi

1.

Carlos Arroita 2. Egoitz Trebolazabala 3. Igor Arroita

2.

Jonathan Da Silva 2. Juantxu M-Intxausti 2. Ivan García

3.

           
2. TXANDA          
           
Ander 2. Aletxu 1.    
Juantxu 1. Markel 2.    
Igor 3. Jonathan 3.    
           
FINALA          
           
Ander 1.        
Aletxu 2.      
Markel 3.      
Juantxu --        

OPEN SURF

1. TXANDA          
           
Erlantz 3. Medusón 3. Bittor 4.
Benja 1. Buly 4. Aletxu 2.
Mikel Marin 4. Abajas 2. Romo 3.
Kroma 2. Juantxu 1. Tolin 1.
           
Eneko 5. Pulgi 2.    
Bizkar 4. Jontxiki 5.    
Giri 2. Greñas 4.    
Vanessa 3. Leta 3.    
Pedrito 1. Ander 1.    
           
2. TXANDA          
           
Benja 1. Juantxu 1. Asier B. 1.
Abajas 3. Aritza 2. Giri 2.
Vanesa 2. Leta 3. Pulgi 3.
           
Pedrito 1.        
Aletxu 2.        
Ander 3.        
           
3. TXANDA          
           
Benja 4. Asier Bilbao 1.    
Pedrito 1. Aritza 4.    
Aletxu 3. Juantxu 3.    
Vanesa 2. Giri 2.    
           
FINALA          
           
Pedrito 1.        
Giri 2.        
Vanesa 3.        
Asier Bilbao 4.        
           

OHOLAUNDI

1. TXANDA          
           
Bittor 2. Bizkar 1.    
Aritza 1. Eneko 2.    
Edorta 3. Romo ---    
Gorki ---        
           
FINALA          
           
Aritza 1.        
Bittor 2.        
Bizkar 3.        
Eneko 4.