Txapelketa
K

Txapelketa 2015 XXVIII  
Txapelketa 2013 XXVI Txapelketa 2014 XXVII
Txapelketa 2012 XXV Txapelketa 2007 XXIV
Interclubs 2007 Txapelketa 2006 XXIII
Txapelketa 2005 XXII Txapelketa 2003 XVIII
Txapelketa 2005 XXI Txapelketa 2003 XVII
Txapelketa 2004 XX Txapelketa 2002 XVI
Txapelketa 2004 XIX Txapelketa 2002 XV


BARRIKA UDAGOIENEKO XXII. SURF BODY TXAPELKETA

Igaro dan astegoienean, zemendiaren 19 eta 20an, ospatu genduan gure XXII. Txapelketa itxaso eta eguraldi baldintza ikaragarri bikainez lagunduta. Gagozan arorako eguzkiak ederto epeltzen giroa eta itxosuak zapatuan metro ingurukoak eta domekan 3/4 metrotakoak. Asmoa aurreko astegoienean txapelketa ospatzea zan, baina eguraldi txarragatik bertan behera lagatzera behartuta egon gintzezan.

Antolatzaileak goizeko 8:00tan Barrikan lotu gintzan txapelketa aurrera eroateko tresneriagaz (Bizkaiko Surf Federazioko karpa, kañaberak eta likrak, epaileentzako mahaia, orriak, boligrafoak, aulkiak etabar). 8:30tan partehartzaileak helduten hasi ziran. Danen-danen aurkako norgehiagoka egiteko asmoa geunkan baina denbora faltagatik (kontutan hartuta eguzki-izpiek ordu gitxiagotan dizdiratzen dabezela) bozkaketaz hondartzan bertan erabaki genduan Open mailan betiko egituran txapelketa egitea baina txanda bakoitzean pertsona bakarra kanporatuta geldituz eta danon-danon aurkako egitura Gazte Surf (Azpi-18) mailan erabili. Danetara 36 partehartzaile jardun gintzezan (batzuk bi disziplinetan parte eben): 23 Open Surf mailan, 10 Gazte Surf mailan, 5 Oholaundi (Longboard) mailan eta 2 Body Open mailan.Bederatzi eta erditan inguru gaztetxoekaz hasi ginan: Azpi-18 mailagaz 15 minutuko txandetan. 2 txandetako serie 2 egin genduzan Open mailagaz hasi aurretik. 2 serieak egin ostean Bodyboard Openeko finala ospatu genduan bi partehartzaile bakarrekaz: Josu Gurtubai eta Asier Uria. 35 minutuko finalean metro inguruko uhin indartsuekaz erakustaldi ederra emon euskuen eta Asier Uria garaile urten jakun. Aspadiko partez ez gendula Bodyboard disziplinako txandarik ikusten azken txapelketetan partehartzaile bakarrak izena-emoten ebalako. ZORIONAK ASIER! Ea hurrengorako “etzanlari” (bodyboarder) gehiago animatu egiten zarien.

Bodyboard finala ostean Open Surfagaz jarraitu genduan etenbage ilundu arte eta domekarako Openeko final erdia eta finala, Gazte Surfeko azkena bi txandekaz eta Longboarda final zuzena 5 partehartzailekaz laga genduzan.

Domekan hegoaldeko haizeak gogorrago jo eban. Itsasoa zertxobait txikitu jakun baina era berean uhin hobeagoataz gozatuteko aukera euki genduan. Openeko final erdiko txanda biak ederrak izan ziran eta azkenean Gorki, Asier “Tolin”, Erlantz eta Igor “Giri” lehiatu finalean. Baina finala egin aurretik Gazteak sartu ziran eta “Ohalaundi”-koak (Longboarderrak).Oholaundin bost bakarrik izena emonda final zuzena egin genduan Eneko, Aritza “Kroma”, Gorki, Bittor eta Edorta “Legend” (azken partehartzaile hau ez zan aurkeztu). Gorkik oholaundiagaz uhin ederrak hartu ebezan eta txapelduna suertatu zan. Bigarren lekua Bittorrek bereganatu eban. Hirugarren lekua Aritzak eta laugarren lekua Enekok. Badirudi lau semeen aita izateak Gorkiri indarra eta kemena emon deutsola Openen finalerako txartela jaso ebalako eta Oholaundin txapelduna izendatu zalako. ZORIONAK GORKI !!!!

Open mailean laurak txukun ibili ziran baina Asierrek bilatu eta egindako bi “tzulotxo”-ei ezin eutsien besteok aurre egin txapeldun beste behin izendatzeko. Igor Giri bigarren lekua eskuratu eban, Gorkik hirugarren eta Erlantzek laugarren. ZORIONAK ASIER!!!

Eguerdiko ordu batetan hondartzako eskilara goikaldean sari banaketa egin genduan eta oroitzapen argazkia. Uhin ederrak lotuten dan udagoinerako, negurako eta datorren udabarrian barriro XXIII. txapelketagaz eukiko gatxatzue.

Eskerrak emon gura doguz babesle eta laguntza emon deuskuenei: BARRIKAKO UDALA, EHSF, BIZKAIKO SURF FEDERAZIOA, MILAGROS pub-jatetxea, GOLFO NORTE, GAUZAK Opari danda, LIGHTHOUSE TAVERN, CABO BILLANO, KUYAGUA Surf denda, ALDER WETSUITS, ANDRAKAS ERRETEGIA, IPAR-ALDE CAFE eta WAT-SAY.

EMOITZAK

GAZTE SURF (AZPI-18)

lehenak 50 puntu; bigarrenak 35 puntu; hirugarrenak 20 puntu; laugarrenak 10 puntu; bostgarrenak 5 puntu; ez aurkeztuak 0 puntu ;
OHARRA: puntu bardinketan kontrako lehiaketa kontutan hartuko da


1. TXANDA          
           
Aletxu Gironi 1. Ander Mendiguren 2.    
Paul González 3. Txaber Gaminde 1.    
Borja Nebreda 5. Victor Vázquez 4.    
Igor Arroita 2. Ander Galarza 5.    
Carlos Arroita 4. Eneko Corral 3.    
           
2. TXANDA          
           
Ander Mendiguren 3. Paul González 1.    
Igor Arroita 1. Ander Galarza 4.    
Aletxu Gironi 2. Borja Nebreda 2.    
Eneko Corral 5. Carlos Arroita 5.    
Txaber Gaminde 4. Victor Vázquez 3.    
           
3. TXANDA          
           
Ander Mendiguren 1. Aletxu Gironi 1.    
Victor Vázquez 3. Txaber Gaminde 2.    
Endeko Corral X Igor Arroita 3.    
Ander Galarza 2. Borja Nebreda 4.    
Carlos Arroita 4 Paul González 5.    
           
FINALA          
           
ALETXU   135 puntos 1.    
IGOR   105 2.  
A. MENDIGUREN   105 3.  
TXABER   95 4.    
PAUL   75 5.    
BORJA   50 6.    
VICTOR   50 7.    
A. GALARZA   50 8.    
CARLOS   25 9.    
ENEKO   25 10.    
           

OPEN SURF

1. TXANDA          
           
Justino 2. Vanessa 3. Etxenike 2.
Aritza 1. Santi 2. Christian 4.
Greñas 4. Erlantz 1. Greñas 1.
Letamendia 3. Eneko 4. I. Arroita 3.
        Sologuren X
           
Bittor 1. Asier B. 1.    
Gorki 2 Intxausti X    
Benja 3. Buli 3.    
Txitxi X E. Oleaga X    
    Giri 2.    
           
2. TXANDA          
           
Aritza 1. Erlantz 2. Greñas 1.
Santi 2. Justino 1. Gorki 2.
I. Arroita X Giri 3. Buli 4.
Eneko 3. Etxenike 4. Letamendia 3.
           
Bittor 3.        
Asier B. 1.        
Benja 4.        
Vanessa 2.        
Christian 5.        
           
3. TXANDA          
           
Aritza 4. Justino 1. Greñas 4.
Erlantz 3. Santi 4. Asier Bilbao 2.
Letamendia 1. Bittor 2. Giri 1.
Benja 2. Vanessa 3. Eneko 5.
        Gorki 3.
           
4. TXANDA          
           
Letamendia 4. Justino 2.    
Bittor 2. Giri 1.    
Gorki 1. Erlantz 3.    
Asier Bilbao 3. Vanessa 5.    
Greñas 5. Benja 4.    
           
5. TXANDA          
           
Gorki 2. Giri 1.    
Justino 3. Bittor 3.    
Asier 1. Erlantz 2.    
Benja 4. Letamendia 4.    
           
FINALA          
           
ASIER BILBAO   TXAPELDUN      
IGOR “GIRI”   TXAPELDUN-ORDEA      
GORKI   3.      
ERLANTZ   4.      
           

OHOLAUNDI

FINALA          
           
GORKI   TXAPELDUN      
BITTOR   TXAPELDUN-ORDEA      
ARITZA   3.      
ENEKO   4.