Txapelketa
K

Txapelketa 2015 XXVIII  
Txapelketa 2013 XXVI Txapelketa 2014 XXVII
Txapelketa 2012 XXV Txapelketa 2007 XXIV
Interclubs 2007 Txapelketa 2006 XXIII
Txapelketa 2005 XXII Txapelketa 2003 XVIII
Txapelketa 2005 XXI Txapelketa 2003 XVII
Txapelketa 2004 XX Txapelketa 2002 XVI
Txapelketa 2004 XIX Txapelketa 2002 XV


III. Memorial Mikro&Tomy - XXVII. Barrika Surf Classic


Egundoko III. Mikro&Tomy- XXVII. Barrika Surf Classic memoriala. Sekulan izandako itxosu baldintzak eta harrigarriena txapelketa osoan zehar eskumak bakarrik apurtzen jardun dala. Baten bat Talaiako ezkerra harrapatzera ausartu egin da. Benetazko itxosu onak Talaiako eskumea izan da baina. 1/2-3/4 metro inguruko itxosuekaz hasi gara eta egunaren amaieran 3/4-1 metro inguruko itxusuak lotu diraz. Gainera eguzkia egun osoan zehar lagun izan dogu.

 

Guztira 51 partehartzaile uretan. Hondartzan beste horrenbeste. Egun luze hontan aspaldiko partez ikusten ez doguzan aparlari-lagunak biltzeko aukera emon deusku.

 

Goizeko 8tan txekinerako deia izan da. Txapelketarako tresneria behera eroan eta 8:30tarako hasiera emoteko prest egoan dana. Unai Ondarra eta Igor "Guiri" González izan dira txapelketaren arduradunak, eta epaileen zuzendari Ander Galarza.

Arduradunak

8:30tarako hasi da Talaiako itxosua apurtuten, beraz, aurreneko txandari hasiera emon deutsogu eta etenik bage, amaitu arte, txandaz-txanda ibili gara. Aurrenekoz ez dogula etenik behar izan.

Vitor

Saribanaketa Plentziako Kaian Hotel-Jatetxeko La Kanal tabernean egin dogu. Saribanaketaz gain, Julio Del Val, gure Julito, omendatzeko aprobetxau dogu. Gorka Laraudogoitiari, Gorki, eta Aritza Bizkarralegorrari, Kroma, esker lortu dogu Julito gugaz eukitea. ELA madarikatuak suntsiturik eukan. Eukan, memoriala egin eta egun batzuk igarota itxi deuskulako. Amarroztarron ohorezko lehendakari izendatu egin dogu. GOIAN BEGO JULITO!

Julio Del Val

Sailkapenak jakinarazi ostean eta txapeldunei txapelak jantzi ostean, zozketei hasiera emon deutsegu. Urtero-urtero sariak hobetzeko ahaleginetan aurtengoan zozkatzeko honako gauzak euki doguz. Sari potoloenak:

SURFEKO OLAUNDIA (LONGBOARD): irabazlea Amaia León.
NEURRIRA SURFEKO OHOLA: irabazlea Lander Zubiri.
GOI-MAILAKO RIP CURL NEOPRENOA: irabazlea Fernando Astorki.
GORRONDONA JATETXEAN 2 pertsonentzako menua: irabazlea Txetxu Atxa.
EL PUERTO JATETXEAN 2 pertsonentzako menua: irabazlea Jon Cuadra.
LIGHTHOUSE TABERNAN 2pertsonentzako menua: irabazlea Iñaki Garai, Kako.
MILAGROS JATETXEAN 2 pertsonentzako menua: irabazlea Endika Bergara.

 

 

AZKEN EMOITZAK:

Open Surf:  
1. Pedro Nicolás, "Pedrito"  
2. Asier Bilbao, "Tolin"
3. Joseba Francés, "Katxibu"
4. Jon Iker Campos


Longboard:  
1. Pedro Nicolás, "Pedrito"  
2. Aritza Bizkarralegorra, "Kroma"
3. Joseba Francés ,"Katxibu"
4. Gorka Laraudogoitia, "Gorki"
5. Bittor Laraudogoitia
6. Lander Zubiri


Bodyboard:  
1. Leandro Ferreira  
2. Jon Cuadra
3. Richi Jauregi
4. Ivan López
5. Carlos Arrola, "Txein".
6. Aitor Esgueva
7. Unai Ondarra


Neskak Surfing:  
1. Luisa Delclaux  
2. Itziar Cimavilla
3. Amaia León


Gazte Surfing:  
1. Alex Gómez-Ximeno  


Aittitte:  
1. Asier Bilbao  


Ezin doguz laguntzaileak eskertu bage utzi:

- VIVIENDAS CANADIENSES - GOLFO NORTE
- NOHO GORLIZ-OHIKO OGIA - NAGUSIEN ETXEA BARRIKA
- LIGHTHOUSE - MILAGROS
- XURRUT - PROSURF SOPELA
- GAUZAK - 3SESENTA
- LANBRO frutak&barazkiak - IPAR-HEGO
- EL PUERTO TABERNA - JUPASHAPES
- GORRONDONA JATETXEA - EHSF
- KAIAN-LA KANALA PLENTZIA - BSF

Eta baita be eskertu lau udalak beraien babesagaitik:Barrika, Gorliz, Lemoiz eta Plentzia.