Txapelketa
K

Txapelketa 2015 XXVIII  
Txapelketa 2013 XXVI Txapelketa 2014 XXVII
Txapelketa 2012 XXV Txapelketa 2007 XXIV
Interclubs 2007 Txapelketa 2006 XXIII
Txapelketa 2005 XXII Txapelketa 2003 XVIII
Txapelketa 2005 XXI Txapelketa 2003 XVII
Txapelketa 2004 XX Txapelketa 2002 XVI
Txapelketa 2004 XIX Txapelketa 2002 XV



XXVIII. BARRIKA SURF CLASSIC IV. MEMORIALA 2015


Urtero lez iraila-urrira urreratu eta batera bertoko txapelketa ospatzen dogu: Barrika Surf Classic. XXVIII. urteurrena eta aldi berean Aletxu Arana "Mikro", Tomy Sastre eta Julio Del Val "Julito Copa Davis"en omenez IV. Memoriala. Aurtengo elastikoaren eta kartelaren diseinua Julitori egindako omenalditxu bat izan da, laster urtebete hil egin jakula.

Txapelketaren aurreko astean itxosu iragarpenak dantzatzen jardun dira. Etenbage aldatzen eta azken unera arte ez genkian txapelketa aurrera eroan edo ez. Azkenean, eguraldi ona etorrelako aurrera jo dogu. Zorionez itxosu iragarpenak ez ziran guztiz bete. Goizean hondartzara heltzean ustetako baino itsaso haundiagoagaz aurkitu gara. Iparraldeko itsasoak, haize nasaiaz lagunduta, txapelketa ospatzea ahalbidetu eban, nahiz eta azkenean ipar haizea sartu eta itsasoa erabat indargabetu zan arren.

 

 

Irailaren 19an zapatu eguzkitsu eta aldi berean hotz haundiko egun bategaz esnatu gintzezan. Ha dala eta partehartzaileek ondo eztalita egon behar izan eben, ordu horietan urtero oi dalez. Eguerdi aldean eguzkiak aldiz gogor jo eban eta gutako askok aurpegia erreta amaitu genduan. Txapelketako tresneri guztia eta janaria jeisteko amarroztarrok goizeko zortziretan hondartza gaineko heliportuan lotu gintzezan.

Guztira 44 aparlari (surflari) izena-emon eben. 40 Open mailean, 4 bodyboardean eta 11 olaundin (longboard).

Txapelketa goizeko 9:30ak inguru hasi zan bodyboard finalagaz. Bertan Leandro Ferreira nagusitu jaken Josu Gurtubai, Aitor Esgueva eta Carlos Arrola "Txain"-i, hurrenez-hurren. Bodyboard finalaren ondoren jarraian olaundiko (longboard) final erdiak burutu ziran eta ostean finala. Joseba Francés "Katxibu" jardun zan finalean hoberen.

 

 

Behin olaundiko txandak amaituta Open Surfeko txandei hasiera emon jaken.

Aurreko urteetan lez, txapelketa ez-ustekorik bage egituratutako ordutegiagaz hasi eta amaitu zan. Nabarmendu "freesurfer"-ren baten desobedientzia txapelketa gunean sartuz. Datorren urtera begira hobetu beharreko zeozer.

 

 

Txapelketa arrastiko 18:00tan amaitu zan. Talaian egoan tresneri guztia barriro jaso, eskilarak gora igo eta Gorlizera abiatu gintzezan, Noho-Ohiko Ogia jatetxe-okindegira. Bertan saribanaketa eta zozketak burutuko baitziran.

Zozkatuko zan tresneriaren artean Jupak egindako ohol haundi bat egoan. Erlantz Idigorasi esker, ohola berak irabazi eban baina beste hurrengo bati laga eutson, Markel Bizkarguenagak eskuratu eban. Mike Diffenderfer shaper kaliforniarrean oinarrituta Julito Copa Davisen omenez Jupak egindako ohola. 60-70 hamarkadetako diseinua. Kurtzio (Meñakotz) eta Portume lako itxosuak harrapateko.

Beste Jupashapes ohol bat zozkatu zan. Oraingo honetan neurrira Jupak egiteko ohola. Inaz Zeberiok eskuratu eban.

 

 

Eta hirugarren ohol bat bere zozkatu zan; neurrira Kike Panerak Styling bat egiteko alegia. Igor Arroitak irabazi eban.

Baita bere gama altuko Rip Curl neopreno jantzi bi zozkatu ziran. Iñaki Uriarte "Inau" eta Aitor Esgueva izan ziran saridunak.

Bazkari-afari menuetan honako honeek suertatu ziran garaile. Carlos Arrola "Txain"-ek Kaian Plentzia Jatetxeko bi pertsonentzako menu berezia. Juan Etxebarriak El Puerto Plentzia jatetxeko Amarratz menua. Guillermo Pérez Osések Gorrondona Jatetxeko Amarratz menua. Andoni San Sebastián "Greñas"-ek Lighthouseko afari-menua eta Txetxu Atxak Milagros Jatetxeko menua.

 



Zozketa txapelketako partehartzaile guztien artean egin zan izen danak txarteletan idatziz eta saribanaketara urreratu ziran umeak joan ziran txartelak banan-banan ontzi batetik ateratzen. Saribanaketa eta zozketaren ostean Amarratz Rock Starsen kontzertua jendearen faltagaitik bertan behera lotu zan, baina Andrés Letamendiak musika ipini euskun eta Noho-Ohiko Ogiak luntx goxoa eskeini euskun beraien pintxo, focaccia etabarregaz. Barriketan jardunteko unea.

Beste Barrika Surf Classic Memoriala hunkigarri bat. Batzen gaituen sentimendu berezi horregaz barriro alkartu gintzezan. Ezin izan ziran egon ez Jupa, ezta Kike, ez Kako, ez Benja, ez Buli, en Luis Guijarro, ez Borja Otxoa, ez Romo, ez Ruben, ez Txitxi, ez Pablo Pérez, ez Javi Bizkarguenaga, ez Edu Oleaga, ez Gonzalo Jiménez, ez Santi Gómez, ezta beste hainbat, baina egun berezi honetan leinu osoa gogoan euki genduan. Egun hunkigarria garen danengaitik, egon gintzazengaitik, egon ez gintzazengaitik eta modu berezi batean gugaz jarraitzen dabela sentitzen doguzongaitik. Aipamen berezia Andoni "Greñas" barriro gugaz partehartzen ikustea. Gogotsu eta hunkituta antzeman jakon. Jorge Peña bere animau zan. Espero dogu datozen saioetan gugaz izaten jarraitzea. Ezin litekena falta Edorta Gironi "Legend" zan. Bere hondartzara ezin izan eban etorri baina bai saribanaketara. Beti lez, bere kontakizun interesgarriekaz.

Taldeko gazteen maila apurka-apurka badoa haunditzen. Markel Bizkarguenaga gorliztarra izan zan hizpide. Open Surf mailan txapeldun-ordea lotu zan eta Gazte Surf mailean txapela jantzi eban.

Honako emoitzak izan ziran 2015 Barrika Surf Classic memorialean:

 

 

AZKEN EMOITZAK:

Open Surf:  
1. Pedro Nicolás, "Pedrito"  
2. Markel Bizkarguenaga
3. Asier Bilbao
4. Alex Gómez


Longboard:  
1. Joseba Francés "Katxibu"
 
2. Pedro Nicolás "Pedrito"
3. Gorka Laraudogoitia "Gorki"
4. Aritza Bizkarralegorra "Kroma"
5. Fernando Astorki
6. Niall Tynan "Tailer"


Bodyboard:  
1. Leandro Ferreira  
2. Josu Gurtubai
3. Aitor Esgueva
4. Carlos Arrola "Txain"


Neskak Surfing:  
1. María Zeberio  
2. Luisa Delclaux
 


Gazte Surfing:  
1. Markel Bizkarguenaga  
2. Txetxu Atxa
3. Inaz Zeberio


Aittitte:  
1. Asier Bilbao  
2. Gorka Laraudogoitia "Gorki"
3. Guillermo Pérez Oses
4. Pedro Rodríguez "Pepón"


Emoitzak xls

Ezin doguz laguntzaileak eskertu bage utzi:

- VIVIENDAS CANADIENSES
- NOHO GORLIZ-OHIKO OGIA
- EL PUERTO PLENTZIA TABERNA
- KAIAN PLENTZIA HOTELA-JATETXEA - LA KANALA
- GORRONDONA JATETXEA
- XURRUT
- GOLFO NORTE
- LIGHTHOUSE
- MILAGROS
- GAUZAK
- IPAR-HEGO
- LANBRO frutak&barazkiak
- PROSURF SOPELA
- JUPASHAPES
- STYLING
- RIP CURL
- EHSF
- BSF
- 3SESENTA

Eta baita be eskertu lau udalak beraien babesagaitik:Barrika, Gorliz, Lemoiz eta Plentzia.